1977an zabaldu zituen ateak Tolosako Udal Liburutegiak. Hasieran, Gipuzkoako Artxibo Orokorra gaur egun dagoen eraikinean; geroxeago, Antonio Maria Labaien kultur etxean.
Pixkanaka-pixkanaka zerbitzua sendotzen joan zen eta, horren ondorioz, egoitza txiki gelditu zen zerbitzu eta baliabide egokiak eskaintzeko. Horrela, arreta-esparrua zabaldu egin zen eta, gaur egun, egoitza batean baino gehiagotan eskaintzen ditugu gure zerbitzuak.
Helduen liburutegia horietako bat da: Aranburu jauregiko 1. solairuan dago eta bertara heltzeko bi aukera dituzu: eskailerak edo igogailua. Dena den, igogailuz igotzeko, goizetan eta astelehenean, arratsaldean, eraikinaren sarreran dagoen tinbre bat jo behar duzu eta liburutegiko langileok ahalbideratuko dizugu igogailurako sarbidea.
1. solairuaz gain, badaude beste bi toki jauregian bertan liburutegiko langileok erabiltzen ditugunak: bata, eraikineko sarreran, barruko lanetarako eta zuzendariaren leku gisa; eta bestea, 3. solairuan, liburu-biltegia.
Zerbitzuak
- Mailegua eta Liburutegien Arteko Mailegua
- Informazioa
- Erreprografia
- Komikiteka
- Hemeroteka
- Bideoteka eta Fonoteka
- Internet, ofimatika eta WI-FI konexioa
- Hainbat interesgune
Guneen antolaketa
Liburutegia solairu bakarrean dago, baina hiru gunetan banaturik. Orokorrean, gune bakoitzean zerbitzu bat baino gehiago eskaintzen dugu.
Erdiko gunean, honako hauek dituzu: harrerako erakusmahaia eta informaziorako puntua, nobedadeak, Bideoteka eta Fonoteka, Erreprografia, Hemeroteka, Komikiteka eta hainbat interesgune (Tolosa bilduma, Jatorrizko bertsioa, Irakurketa erraztu eta hiru hilabetez behin aldatzen dugun gune bat).
Eskuinekoan: Literatura, Internet eta Ofimatika zerbitzua. Gela honetan, noizbehinka ekintzak egiten ditugu, esate baterako, Irakurketa Kluba.
Ezkerrekoan: informazio liburuak.
Espazio guztietan irakurketarako eta kontsultarako puntuak dituzu —batzuetan, mahaiak eta aulkiak, beste batzuetan, jarlekuak— eta leku gehienetan argindar puntuak.
Funtsaren antolaketa
Dokumentu gehienak maileguan eraman ditzakezu, gometx gorria eta “Ez da maileguz ematen” oharra dutenak izan ezik.
Alde batetik, literatura alfabetikoki ordenatuta dago, idazlearen abizenaren arabera. Horrez gain, hainbat eleberri generoz genero antolatuta daude.
Beste aldetik, informazio liburuak SHU-Sailkapen Hamartar Unibertsalaren arabera eta alfabetikoki ordenatuta daude. Era berean, ikus-entzunezkoak eta aldizkariak, gaika. Musika ez dago sailkaturik, ezta katalogaturik ere: apalera jo behar duzu jakiteko zer dugun.
Horrez gain, Interesguneko dokumentu gehienak pegatina baten bidez bereizita daude, Tolosa bildumakoak izan ezik, bizkarreko etiketan TOLOSA hitza baitute.
Bestalde, dokumentuen bizkar etiketen koloreek dokumentuaren hizkuntza adierazten dute: urdina, euskara; zuria, gaztelania; horia, ingelesa; berdea, frantsesa; gorria, alemana...
Halaber, gune guztietan gurditxoak dituzu erabilitako liburuak uzteko.
LITERATURA
|
INFORMAZIO LIBURUAK
|
K Komikiak
A Antzerkia
P Poesia
E-1 Eleberri erromantikoa
E-2 Eleberri historikoa
E-3 Bidaia-eleberriak
E-4 Intrigazko eleberria
E-4 Beldurrezko eleberria
E-4 Eleberri beltza
E-5 Umorezko eleberria
E-7 Zientzia fikziozko eleberria
E-8 Generoak nahasian
E-993 Eleberri erotikoa
|
0 Hiztegiak. Entziklopediak. Informatika
1 Filosofia. Psikologia
2 Erlijioak
3 Gizarte zientziak. Soziologia. Zuzenbidea. Politika. Hezkuntza
5 Zientzia hutsak. Matematika. Fisika. Kimika. Biologia
6 Medikuntza. Sukaldaritza. Enpresa
7 Artea. Kirolak
8 Hizkuntzalaritza. Literatura
9 Biografiak. Geografia. Historia
|
IKUS-ENTZUNEZKOAK
|
ALDIZKARIAK
|
DVDB 0 Drama
DVDB 1 Animazioa
DVDB 2 Historikoa
DVDB 20 Gerra-zinema
DVDB 3 Abentura / Akzioa
DVDB 30 Westerna
DVDB 4 Suspensea, beldurra
DVDB 5 Komedia
DVDB 78 Kontzertuak eta musika-bideoak
DVDB 780 Musikalak
DVDB 79 Ikuskizunak
DVDB 8 Film laburrak
DVDB 9 Dokumentalak
DVDB 993 Erotikoa
|
Gizartea eta jakintza
Barne-diseinua
Brikolajea eta informatika
Moda eta edertasuna,
Musika, ikuskizunak eta zinea
Kirolak, bidaiak, osasuna eta natura
Sukaldaritza eta etxeko gauzak
Giza-zientziak, artea eta literatura
|