Hemeroteka

Helduen liburutegiko hemerotekan egunkari eta aldizkariak izango dituzu eskura.

Urte osoan gordetzen ditugu honako 9 egunkari hauen aleak: Berria, Diario VascoEl Mundo, El País, Tolosaldeko ataria, Gara, Mundo Deportivo, Noticias de Gipuzkoa eta larunbateko Expansión. Euren gehigarriak hilabetean. Erakusmahaian eska dezakezu urtean zehar argitaratutako edozein ale eta momentuan kontsultatu.

Halaber, 2005etik aurrera hainbat egunkaritan argitaratutako artikuluak ere lor ditzakegu liburutegien arteko maileguen bidez. Zehazki, honako hauenak: Berria, Deia, El Correo, El Diario Vasco, Diario de Noticias de Álava, El Mundo, El País, Gara, Le Journal du Pays Basque, Noticias de Gipuzkoa (2005etik) eta Zabalik (2004–2005).

Aldizkariei dagokienez, eskaintza anitza duzu. Gaika antolatu ditugu erabiltzaileoi bilaketa errazteko:

  • Gizartea eta jakintza
  • Barne-diseinua
  • Brikolajea eta informatika
  • Moda eta edertasuna
  • Musika, ikuskizunak eta zinea
  • Kirolak, bidaiak, osasuna eta natura
  • Sukaldaritza eta etxeko gauzak
  • Giza zientziak, artea eta literatura

Egunkariak eta aldizkari guztien azken alea izan ezik, salbuespenak salbuespen, gainontzeko dokumentuak maileguan eraman daitezke. Katalogoan begira dezakezu aldizkari bakoitzeko zein ale ditugun, mailegagarriak diren eta non dauden.

Haurren liburutegiko hemerotekan, umeentzako aldizkari eta egunkariez gain, hezitzaileentzako aldizkariak ere badaude.