Suizidioari stop

Cita previa
Más información

Tolosako Udalak herritarren lehen batzarra antolatu zuen 2023an, herritarrek osatutako batzarrak dilema honi erantzuteko gomendioak proposa zitzan: “Zer egin dezake Tolosako Udalak lankidetza publiko-komunitarioaren bidetik, guztion osasuna eta ongizate emozionala hobetuko duen Tolosa lortzeko?”

Galdera horri erantzunez, Herritarren Batzarrak 14 gomendu aurkeztu zizkion Tolosako Udalari. Horien artean, “Nerabeak, LGTBIQ+, suizidioa: arreta-programa, prestakuntza eta esku-hartzea” deritzona.

Gomendio horren bitartez, Udalari egiten zaion eskaera herri-eragileekin batera suizidioa prebenitzeko egitasmoak martxan jartzea da. Hau da, suizidioa prebenitzeko sentsibilizazioa, prestakuntza eta babeserako zerbitzuak ematea, beste jarduera batzuen artean.

Tolosako Udalak, gomendioari erantzun asmoz, lehen urrats gisa eskuartean duzun galdetegia landu du EHUko Álex Muela eta Osakidetzako Jon García-Ormazaren laguntzarekin.

Galdetegi honen bitartez, gaiari buruz zuen inguruko errealitatearen berri jaso, zuen jardunaren baitan izan ditzakezuen beharrak identifikatu eta zuei hobekien egokitzen zaizuen plangintza definitu ahalko dugu gure elkarte, talde eta herrian, oro har, suizidioa prebenitzeko azken helburuarekin.

Inkesta hau diseinatu da ezagutzak, jarrerak eta jardunbideak ezagutzeko, zure komunitateko nerabeen artean suizidioa prebenitzea dela eta. Parte hartzea lagungarria izango zaigu indarguneak eta aukerak identifikatzeko, esku-hartze komunitarioa hobetze aldera. Mesedez, erantzun zintzotasunez. Erantzun guztiak konfidentzialtasun osoz tratatuko dira.

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA