Iurramendi kaleko belaunaldi arteko etxebizitzaren proiektua gazteen ikuspegitik lantzeko saioa, asteartean

Cita previa
Más información

Ayuntamiento de Tolosa
30/01/2025 | Urbanismo
  • Otsailaren 4an izango da parte hartze saioa, 18:30ean, Topagunean; proiektua lantzen jarraitzeko martxoan eta apirilean beste hiru saio izango dira.


Tolosako Udalak azaroan jakitera eman zuen bezala, belaunaldi arteko etxebizitza proiektu bat abiatzeko asmoa dago Iurramendi kalean, gaur egungo etxeen eta eraikitzen ari diren eraikinaren arteko orubean. Ikusmin handia izan zuen azaroan egitasmoa aurkezteko egin zen saioak.

Denbora honetan, talde-elkarrizketak eta zenbait eragilerekin aurrez aurreko saioak egin ditu udalak, besteak beste, inguruko auzoetako auzo elkarteetako ordezkariekin, pentsiodunekin edota inklusioan lan egiten duten elkarteekin. Datozen hilabeteotan, berriz, proiektuari forma ematen hasi eta garatzeko saio irekiak egingo dira, interesa duen orori zabalduta.

Saio guztiak Topagunean izango dira, ordu berean: 18:30ean, eta horietako bakoitzean gai edo ikuspegi ezberdinak jorratuko dira. Lehen saioan proiektua gazteen ikuspegitik lantzeko tailerra izango da. Lan-saio edo eztabaida taldeak sortu eta ideiak planteatzea izango da helburu nagusia. Hauxe izango da egitaraua:

Otsailak 4. 18:30ean Topagunean
Proiektua bere osotasunean landuko da gazteen ikuspegitik.

Martxoak 11. 18:30etan Topagunean
Proiektuaren izaera eta ezaugarri nagusiak

Martxoak 25, 18:30ean Topagunean
Programa arkitektonikoaren definizioa

Apirilak 8, 18:30etan, Topagunean
Komunitatea eta zaintza

Galdetegia, herritar orori zuzenduta

Era berean, online galdetegi bat ere sortu da, belaunaldi arteko etxebizitza horiek izan beharko lituzketen ezaugarrien inguruan herritarrek duten iritzia jasotzeko. Esteka honetan dago eskuragarri. Datorren astetik aurrera UDATEn ere erantzun ahal izango dira.

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA