Errenta-aitorpena euskaraz egiteko deia zabaldu du Tolosako Udalak, UEMArekin eta Foru Aldundiarekin elkarlanean

Cita previa
Más información

Ayuntamiento de Tolosa
31/03/2025 | Euskara y Educación
  • Gipuzkoako Ogasunak martxoaren 31n hasiko du errenta-aitorpena egiteko prozedura.

  • Urtez urte, gero eta tolosar gehiagok egiten dute aitorpena euskaraz: iaz, % 29k.

 

Herritarrek administrazioarekin dituzten harremanetan euskararen erabilera areagotzeko helburua ezarria du Tolosako Udalak Hizkuntza Politikako Plan Estrategikoan. Hain justu, errenta-aitorpena egiteko garaia iritsi den honetan, aurten ere deia egin nahi die tolosarrei, aitorpena euskaraz egitera anima daitezen. Dei hori egin dute UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ere, Ogasunarekin euskaraz leloarekin.

Gipuzkoako Foru Aldundiak datozen egunetan zabalduko du errenta-aitorpena egiteko prozedura. Martxoaren 31n hasiko da proposamenak onartzeko epea; aitorpena Internet bidez aurkezteko epea, apirilaren 3an; eta modu mekanizatuan aurkeztekoa, apirilaren 8an.

Urtez urte areagotzen ari da errenta-aitorpena euskaraz aurkezten dutenen kopurua: joan den urtean, adibidez, 3.200 tolosarrek baino gehiagok egin zuten hautu hori, aitorpena egin zutenen % 29k. Urtez urte ari da ehunekoa handitzen: 2006an % 10 izan ziren; 2014an, % 22; eta 2024an, esan bezala, % 29. Nolanahi ere, ikusita zein den euskaldunen ehunekoa, eta administrazioarekiko beste harreman batzuetan zenbatekoa den euskararen erabilera, badago ehuneko hori hazteko tartea.

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA