Adinekoen erorketak saihesteko tailerra antolatu du Mugi Tolosak, apirilaren 7rako

Cita previa
Más información

Ayuntamiento de Tolosa
02/04/2025 | Servicios Sociales y Salud
  • Lantegi horren helburua da adineko pertsonek egunerokotasuneko esparru desberdinetan izan ditzaketen arrisku edota arazoak identifikatu eta horiei aurre egin edota saihesteko gomendioak zabaltzea.

  • Tailerra Kultur Etxeko areto nagusian egingo da, datorren astelehenean, apirilaren 7an, 10:30etik 12:30era

 

Mugi Tolosa ekimenak saio berezia antolatu du datorren astelehenean, apirilak 7, Kultur Etxean. Adinekoen erorketak saihesten laguntzea helburu duen lantegia izango da, hain zuzen ere. 

 Goizeko 10:30ean abiatuko da tailerra eta bi orduko iraupena izango du, gutxi gorabehera. Hamabost minutu inguruko hitzaldi laburrez osatua egongo da eta bertan parte hartuko dute, hizlari moduan, Tolosako anbulategiko erizainek, Udaltzaingoaren ordezkari batek, Udaleko Kirolak saileko ordezkari batek eta Kristina Pelaez Errazkinek, Tolosako Udaleko Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna saileko zinegotziak. Andu Martinez de Rituerto, Tolosako alkatea, bertan izango da baita ere.

 Antolatutako tailerraren helburua da adineko pertsonek egunerokotasuneko esparru eta une desberdinetan (etxean, kalean, egunez, gauez…) izan ditzaketen arrisku edota arazoak identifikatu eta horiei aurre egiteko eta horiek saihesteko gomendioak zabaltzea, betiere, pertsona horien guztien osasuna zaintzea ardatz izanik. 

 Besteak beste, honako gai hauek jorratuko dira bertan: osasun gomendio orokorrak, kaleko arriskuak edota Beti On zerbitzua. Gainera, ariketa praktikoak barne hartuko ditu lantegiak, hala nola, indarra lantzeko ariketa saioa edota aurten, berrikuntza gisa, oreka ariketak. 

 Jardunaldia irekia da eta interesa duen herritar orok parte hartu ahal izango du.

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA