Elkarrizketa prozesua abiatu da Emeterio Arresen egoitza duten eragileekin, erabileran hobekuntzak identifikatzeko

Cita previa
Más información

Ayuntamiento de Tolosa
23/05/2025 | Servicios Sociales y Salud
  • Hamabost elkarte eta eragilek egiten dute erabilera, eta bilera erronda bat egingo da espazio publikoaren inguruan.
  • Ekipamenduaren funtzionamendu eta erabileraren inguruan gogoeta egitea da helburua, aurrera begira egin daitezkeen hobekuntza posibleak identifikatzeko. 


Emeterio Arreseko udal eraikinean hutsik zeuden lokalak egokitu eta izaera sozialeko eragile eta elkarteen eskura jarri zituen Tolosako Udalak 2010. urtean, haien beharrak identifikatu eta gero. Eraikina bera eta erabilera aldatu egin dira orduz geroztik. 

Gaur egun hamabost elkartek egiten dute erabilera: Besteak beste, Harizpe, Beti Ikasten, Afagi, Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkartea, Adinkide, Booloo Senegal, Duintasuna edo Gainditzenek dute egoitza bertan.

Testuinguru horretan, elkar ezagutu, behar berriak identifikatu eta erabileran hobekuntzak identifikatzeko topaketa bat abiatu du Udalak, bertan dauden elkarteetako erabiltzaileekin.

Bilera erronda aste honetan bertan hasi da, eta uztailean bukatu asmo da. Lehen saioen xedea da erabiltzaileek ekipamendua nola bizi duten ezagutzea, eta beharrak identifikatzea; ondoren, egungo dinamika, funtzionamendu eta ezaugarrietatik zer mantendu eta zer hobetu nahiko luketen landu nahi da. Amaieran, asmoa da irudikatzea etorkizunean nolako eraikina nahiko luketen, eta horri begira urratsak ezartzea eta proposamenak egitea.

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA