Herrikide ikastetxeko patioa ere irekiko da asteburuetan

Cita previa
Más información

Ayuntamiento de Tolosa
04/06/2025 | Euskara y Educación
  • Larunbatetan eta igandeetan San Blas auzoan dagoen DBH eta Batxillergoko eraikineko jolastokia zabalduko da, 10:00etatik 20:00etara. 

 

Tolosak beste gune ireki bat gehiago izango du, asteburuetan, herritarren eskura, aisialdirako eta kirola egiteko. Maiatzaren hasieran iragarri zen Samaniego eta Laskorain ikastetxeetako jolastokiak irekita izango zirela larunbatetan eta igandeetan; bada, aurrerantzean, Herrikide Ikastetxeko jolastokia ere zabalik izango da, San Blas auzoan dagoena. 

Tokiko Gobernu Batzarrak oniritzia eman zion, atzo goizean, Udalaren eta Herrikideren arteko hitzarmenari eta gaur goizean irudikatu dute akordioa. Horrenbestez, asteburu honetatik aurrera izango da indarrean eta edozein herritarrek erabili ahal izango du.

Gainerako jolastokien baldintza berdinetan zabalduko da Herrikidekoa ere: larunbatetan eta igandeetan, 10:00etatik 20:00etara. Ikastetxeak antolatutako jardueraren bat egongo balitz, (kirol-partidak, entrenamenduak, etab.), haiek izango dute lehentasuna. Sarrera patioko ate nagusitik egin beharko da. Jolastokiak futbol, saskibaloi eta boleibol kantxak ditu, baita gune estali bat ere.

Andu Martinez de Rituerto alkateak pozik hartu du akordioa: «Hiru ikastetxeak eskertu nahi ditut. Maiatzaren hasierako berriak harrera ona izan zuen, eta hau ere pozik hartuko da, ziur. Tolosarrontzat aukera ederra da. Lehen hilabete honetako esperientzia oso ona izaten ari da, jende mordoa baitabil jolastokietan. Pozgarria da hori».

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA