Korrikari harrera egiteko egitarau betea

Cita previa
Más información

Ayuntamiento de Tolosa
13/03/2026 | Euskara y Educación
  • Martxoaren 23an iritsiko da euskararen aldeko lasterketa Tolosan, gauean. Goizean Korrika Txikia egingo da. 

Martxoaren 19an abiatuko da 24. Korrika Atharratzen, Zuberoan, eta hilaren 23an iritsiko da Tolosara: 22:30 aldera sartuko da Amaroztik, eta erdialdea igaroko du, besteak beste; Anoeta alderantz jarraituko du gero. Ibilbide hau jarraituko du:

Korrikaren aurretik, herria girotzeko ekintzak izango dira: 21:00etan, Amarotzen, jan-edana eta musika izango dira; 21:30etik aurrera, berriz, musika, txokolatea eta pastak izango dira Zerkausian, Berazubin eta San Frantzisko pasealekuan (Herrikide ikastetxearen paretsuan). Helburua da herritarrek elkarrekin pasatzea Korrika iritsi aurreko emozio-momentu horiek. 

Martxoaren 23an bertan, goizean, Korrika Txikia egingo da. Elkarrekin egingo dute Lehen Hezkuntzako hiru ikastetxeek: Samaniegok, Laskorainek eta Herrikidek. 10:30ean abiatuko dira Triangulotik, eta maila bakoitzak ibilbidearen zati bat egingo du. Alde Zaharrean egingo dute lasterka, eta Euskal Herria plazan bukatuko dute. 

Segurtasuna bermatzeko, Korrika Txikia egingo den kaleetan zirkulazioa moztu egingo da momentu horietan; Alde Zaharrari eragingo dio mozketa horrek, eta azken zatian Arrameleko zubia moztuko dute minutu batzuetan. Gauean, berdin, Korrika igaroko den lekuetan trafiko-mozketa laburrak egingo dituzte, korrikalarien segurtasuna bermatzeko.

 Tolosatik beste behin ere igaroko da 24. Korrika: hilaren 28an, larunbatarekin, sartu-irten motz bat egingo du. Alegia aldetik etorriko da, Artzabaltzatik, eta Albiztur aldera joko du, Olarrainditik barrena.

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA