Tolosako Kultur Erakusleihoa

Citas

Gure herriko kultura bizia pertsona, talde, elkarte eta sortzaile askoren lanari esker eraikitzen da. Horregatik sortu du Udalak Kultur Erakusleihoa, herriko kultura eragileen katalogoa: gure herriko sormenari, talentuari eta kultur ekarpenari leiho bat irekitzeko eta, nola ez, herrian kulturaren arloan jarduten duten pertsona, talde eta elkarteak elkartu, ezagutarazi eta elkarrekin sare sendoago bat ehuntzeko.

Musikaria bazara, antzerkia egiten baduzu, dantzan aritzen bazara, ipuinak kontatzen badituzu, idazten, margotzen, argazkiak egiten, artisautzan edo kulturaren beste edozein adierazpidetan jarduten baduzu, katalogo hau zuretzat ere bada.

Hauek dira katalogo honen helburuak:

  • Herriko talentua eta kultur jarduera ikusgarri egitea.
  • Sortzaileen, elkarteen eta herritarren arteko harremanak erraztea.
  • Elkarlan berriak eta kultur ekimenak sustatzeko tresna izatea.
  • Udalaren kultur programaziorako erreferentziazko baliabidea osatzea.

Parte hartzea borondatezkoa eta doakoa da, eta zure jarduera herritarrei, beste kultura-eragileei eta Udalari ezagutarazteko aukera emango dizu.
Izena emateko, mesedez, bete formulario hau:  
 
 

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA