'Tolosako ahotsak' ekimena aurkeztuko da urriaren 30ean

Cita previa
Más información

Ayuntamiento de Tolosa
30/10/2017 | Euskara y Educación
  • Tolosako ahozko ondarean jasotzeko elkarrizketatu zituzten pertsonei eskertza ekitaldia egingo zaie datorren astelehenean, urriak 30.

  • Kultur Etxeko areto nagusian egingo dute aurkezpena eta eskertza ekitaldia, 19:00etan hasita.

Tolosako ahozko ondarearen bilketa, katalogazioa eta hedapena gauzatu dute azken urteotan Tolosako Udalak eta Badihardugu Euskara Elkarteak elkarlanean, herritarrak elkarrizketatuz eta bideoz grabatuz. Herriko euskal ondarea jasota gelditu da horrenbestez. Euskal Herriko hainbat herritako euskalkiak eta ahozko ondarea jasotzeko sortu zuten Ahotsak proiektua.

Herriko hainbat auzotan egin dituzte elkarrizketak eta, guztira, 48 herritarren pasarteak jaso dituzte. Egitasmo hori burutzeko, besteak beste, lan hauek egin dira:

  1. TOL-069 zinta kodifikatzea: dagoeneko kodifikatuta dago eta sarean daude grabazio honetatik atera diren kalitatezko pasarteak bakoitzaren izenburu, laburpen eta iraupenarekin.

  2. Bideo-edizioa: 415 ( geratzen ziren 401 audio/bideo pasarte + TOL-069 zinta horrek emango zituenak; 415 aurreikusi ziren arren guztiak igoko dira). 966 bideo-pasarte eta 4 audio-pasarte daude editatuta eta sarean une honetan, ahotsak.eus/tolosa/ webgunean.

Hori dela-eta, Tolosako Udalak eta Badihardugu Euskara Elkarteak 48 herritarrei eskertza ekitaldia egingo die astelehenean, urriak 30, Kultur Etxeko areto nagusian, 19:00etan hasita. Parte hartu duten herritarrak omentzeaz gain, Tolosako ahotsak ekimena aurkeztuko dute jendaurrean. Ahotsak.eus proiekturako grabatutako hiztun bakoitzari (48 hiztun) egindako elkarrizketaren eta aurkezpeneko bideoaren kopia bana emango zaie oroigarri gisa.

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA