Gizarte Zerbitzuen abenduko 'aldi baterako egonaldietarako' eskaerak urriaren 31a bitarte aurkeztu daitezke

Cita previa
Más información

Ayuntamiento de Tolosa
16/10/2018 | Servicios Sociales y Salud
  • 2019ko urtarrilekoen eskaerak burutzeko azken data, berriz, azaroaren 23a artekoa izango da.
  • Informazioa gehiagorako Tolosako Udaleko Gizarte Zerbitzuetara bertaratu daiteke, 943 69 75 00 telefonora deitu edota gizartezerbitzuak@tolosa.eus-era idatzi.

Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailak kudeatzen duen 'aldi baterako egonaldiak' ekimenak zabalik du eskaerak aurkezteko epea abendua eta urtarrileko egonaldietarako. Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatua da eta egoitza batean aldi baterako egonaldia egiteko aukera ematen zaie beren etxeetan bizi diren mendeko pertsonei, hainbat arrazoi direla eta, denboraldi jakin batez etxean bizi ezin direnean.

2018ko eskabideak aurkezteko epeak honakoak dira:

  • Abendurako egonaldiak eskatzeko epea, urriaren 31a artekoa izango da.
  • 2019ko urtarrilerako egonaldiak eskatzeko epea, berriz, azaroaren 23a artekoa.

Informazioa gehiagorako Tolosako Udaleko Gizarte Zerbitzuetara bertaratu daiteke, 943 69 75 00 telefonora deitu edota gizartezerbitzuak@tolosa.eus-era idatzi.

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA