Nola egiten dira Elosegi txapelak? Tailerrean sartu gara

Cita previa
Más información

Boinas Elósegui, Tolosako enpresa tradizionaletako bat izateaz gainera, nazioartean ezagunenetakoa ere bada, izan ere, Tolosan egindako txapelak mundu osoan saltzen ditu. Ekoizpen-prozesu osoa tokian bertan egiten duen txapel-enpresa bakarra da Europan. Horregatik, fabrikan sartu nahi izan dugu, prozesu osoa ezagutzeko.

 

Boinas Elosegui Tolosa

 

Boinas Elósegui 1858an sortu zen, duela 161 urte. Haren sortzaileak, Antonio Elóseguik, enpresa desberdin bat sortu nahi zuen, eta asko pentsatu eta ideia ezberdinetan lan egin ostean, txapelak fabrikatzen hasi zen, kasualitatez. Horrexegatik, enpresak hasiera batean horrela izena zuen: “La Casualidad”.

 

Tolosako tailerrean makina zaharrak mantentzen dituzte oraindik ere. Baina bilakaera industrialari esker, ekoizpena ikaragarri hobetu da. Hasieran, prozesua eskuz egiten zen, alegia, txapelak eskuz josten ziren eta langileek txapel bana egiten zuten egunean. Gero, josketa mekanikoari esker, 15 eta 20 ale bitartean ekoizten hasi ziren, eta, urte gutxira (1883), zifra hori 10 aldiz biderkatu zuten 150/200 aleraino iritsiz.

 

Boinas Elosegui Tolosa

 

Boinas Elosegui Tolosa

 

 

Boinas Elóseguiren indarguneetako bat produktuaren kalitatea da, izan ere, Australiatik dator % 100 merino 18 mikrozuntzeko artilea. Artilea irun eta gero, Tolosako tailerrean lantzen dute. Txapelen kalitatea haien malgutasunean, isolamendu termikoan eta ura iragazgaitzeko ahalmenean nabarmentzen da; “osterantzean, ez luke zentzurik edukiko txapela janzteak” dio Ander Astigarragak zuzendari komertzialak.

 

Txapelaren ekoizpen-prozesuan, hasteko, puntua egiten da, alegia, artile australiarra trikotatzen da. Harrigarria da nola lortzen den Elósegui txapel bat pieza horretatik abiatuta.

 

Boinas Elosegui Tolosa

 

Boinas Elosegui Tolosa

 

Gero, ehunak jotzeko makinatik pasatzen da, ehun hezetua 4 orduz beroarekin kolpatuz. Horrela, txapelak feltro moduko testura hori lortzen du. Txapel trinko eta txiki bat lortzen da, eta, gero, tindatu egiten da, nahi den kolore zehatza emateko.

 

Txapela koloreztatu eta gero, tamaina ezberdineko moldeekin moldekatzen da, hainbat neurritako txapelei forma emateko. Denbora batez uzten da moldearekin barruan, eta, gero, lehortu egiten da, azken bero-kolpearekin behin betiko forma emanez. Amaitzeko, iletxoak mozteko makinatik pasatzen da. Txapela leun-leun geratzen da, eta ez du azkura ematen, ezta azala narritatzen ere.

 

Boinas Elosegui Tolosa

 

Boinas Elosegui Tolosa

 

Boinas Elosegui Tolosa

 

Boinas Elosegui Tolosa

 

Txapela merkaturatu aurretik, langileek txapelaren forruak banan-banan josten dituzte. Asko aldatu dira 1858az geroztik. Boinas Elóseguiren jatorrizko forruez aparte, nazioarteko kolaborazio ugari egin dira (Fashion Weekera eta pasarela ezberdinetara iristeraino).

 

Boinas Elosegui Tolosa

 

Boinas Elosegui Tolosa

 

Dudarik gabe, artelan bat da artile-hari bakar batetik Elósegui txapel eder hauek lortzea. Gaur egun hamaika koloretan eskura daitezke gainera (eta forma ezberdinetan ere bai!) Egun hotz eta euritsuetan burua babesteko edo egunik politenetan osagarritzat erabiltzeko. Oroigarri bitxia litzateke, ezta?

 

Boinas Elosegui Tolosa

 

Boinas Elosegui Tolosa

 

 

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA