Zer egin Tolosan euria ari duen egun batean

Cita previa
Más información

 

Tolosan euriak ez digu atseden handirik ematen udazken eta neguko hilabeteetan. Eta Euskal Herriko klimaren ezaugarriak kontuan hartuta, litekeena da gure udalerrira egindako bisitaldian denbora lagun ez izatea. Baina, jakina, horrela ez balitz ez genuke izango ingurune berde ikusgarri eta zoragarri hau.

Horregatik, eguraldi kaxkarrari, bular, elikagai onak eta beste plan batzuk egonaldiaz disfrutatzen jarraitzeko. Izan ere, ugariak dira Tolosan ezagutzeko ditugun lekuak eta eskaintzen zaizkigun gauzak, baita egun euritsuetan ere.

 

Azoka

Tolosan Azoka eguna da larunbata: bai edo bai bisitatu beharrekoa. Inguruko ekoizleek euren baserrietatik jaisten dituzte elikagaiak, ehunak eta bestelakoak.

Antzinatik egiten den azoka da, ia etenik gabe, eta, hortaz, euri tanta batzuek ez lukete nahikoa izan behar bisitaldia hondatzeko. Ez al da hala? Gainera, azokako hiru espazioetatik bi –Berdura plaza eta Zerkausia– estalita daude, eta azken honetan berokuntza dago ipinita.

Tolosako azoka, ordea, ondo moldatzen da bere kasa. Sasoiko askotariko produktuengatik, bere koloreengatik, bertako ekoizleen gertutasunagatik, baita goizean goizetik hasita bazkal ordura arte bertan sortzen den giroagatik ere.

 

Pintxo-jana alde zaharretik

Giro hori eguerditik hasita zabaltzen da alde zaharreko kaleetatik. Azoka-guneetatik metro gutxi batzuetara taberna eta jatetxe ugari daude tokiko produktuekin prestatutako pintxoak eta sasoiko platerak dastatzeko. Onddo-nahaskia, alkatxofa salteatuak, kokotxa- edo bakailao-pintxo bat... 

Eta bazkaltzeko ez dadila falta babarrun-jan on bat sakramentu guztiekin edo txuleta goxo bat Tolosako erretegi ezagunetako edozeinetan. Tolosako karta gastronomikoa oso zabala baita, gustu guztiak asetzeko adina. 

Baita gozozaleentzat ere, artisau-gozotegiei lotutako tradizio handiko herria delako Tolosa. Txokolate bero bat edo kafe bat, pastel batzuekin edo pasta batzuekin lagunduta… horrek gozatu egiten du egunik goibelena.

 

 

Euskal Pilota

Euskal Herrian kultura estu lotuta dago kirolarekin ere, eta zehatzago esanda herri kirolarekin eta euskal pilotarekin. Frontoi bateko paretek hamaika istorio eta pasadizo bitxi dituzte ezkutuan gordeta, bertakoa zein kanpotarra izan oraindik ere harrituta uzten gaituztenak: kirol honen sorburutik hasi eta janzkeretaraino, apustuetaraino edo bere protagonisten ekintza gogoangarrietaraino.

Tolosako Beotibar frontoian ‒balio historiko handiko eraikina hau ere‒ kategoria eta modalitate desberdinetako pilota-partidak izaten dira: zesta-punta, esku-pilota… Asteburuetan ohi denez partidaren bat dago, behe-kategoriakoa edo txapelketa profesional batekoa. Bertan ez da, ez, girorik faltako.

 

Zaparrada kulturala

Arratsalde partez, kultur guneetan babestea da proposamen interesgarrietako bat. TOPIC, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa, Europako txotxongilo-museo nagusietako bat da. Bertako ateetatik sartu ahala mundu magiko batean murgiltzen gara eta, metro gutxi batzuetan, eraman egiten zaitu herrialde batetik bestera, kultura batetik bestera. Zaparrada kulturala. Eta, zorte pixka batekin, zatozen egunean baliteke bertan emanaldiren bat egotea. 

Aranburu jauregi ederra eta historikoa herriko ondare arkitektoniko gailenetako bat da, eta bertan ere izaten dira erakusketak: pinturak, eskulturak, argazkiak… Leidor aretoko eskaintza kulturalak ere bizitasun handiagoa hartzen du eguraldia lagun ez dugunean. Hortaz, beti komeni da agendari begiratu bat ematea. Beti izango da interesa piztuko digun zerbait! Gainera, egun aproposa izan daiteke euskal kulturara hurbiltzeko.

 

Dendaz denda Tolosatik

Beste aukera bat hauxe da, Tolosatik gabiltzala erosketak egitea. Beti esan ohi da aire zabaleko zentro komertzial antzeko bat dela Tolosa. Euria ari badu, jakina, aterki bat behar izango dugu dendaz denda ibiltzeko; hala ere, ez dugu ia zabaldu beharrik ere izango, metro gutxitan era guztietako saltoki ugari topatuko dugulako: 500 inguru. Eta nabarmentzekoa da saltzaileen gertutasuna. Gainera, ehun urtetik gorako dendak dauden haien artean.

 

Bueltan dator giroa

Iluntze aldera, Euskal Herria plazako arkupeetan biltzen da giroa eta, are gehiago, euria ari badu. Koadrila asko elkartzen dira arkupeen babesean, hizketan aritzeko eta bertako tabernetakoren batean zerbait hartzeko. 

Eta eguraldi txarrarekin egun argiz zerura begiratzeko gogo handirik ematen ez badu ere, bertan ezinbestekoa da gorantz begiratzea. Arkupeetako sabaiak inguruko artista gailenetako batzuen pinturekin daude dekoratuta. Obra abstraktuak dira, oso koloretsuak.

 

Eguzkia edo euria egin arren, aterkiarekin edo gabe, bizitzeko herria da Tolosa. Baita disfrutatzekoa ere.

 

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA