Oinarriak

2019KO IÑAUTERIETAKO KARROZA ETA KONPARTSETAN PARTE HARTZEAGATIK DIRULAGUNTZAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRIAK


HELBURUA
Iñauterietan karrozetan eta konpartsetan parte hartzeagatik dirulaguntzak eskatzeko prozedura arautzea. Dirulaguntzak 2019ko Iñauterietan parte-hartze aktiboa sustatzeko izango dira, eta duten proiekzio eta interesagatik bat etorriko dira udaleko Kultura, Festak eta Gazteria Departamentuaren programen helburuekin.

ESKATZAILE MOTAK
1.    Karrozak:
- Plataformaren gutxieneko neurriak:  2,5 m zabal, 7 m luze eta 1 m altu.
- Derrigorrezko baldintzak: ibilgailu baten gainean egina edo atoian eramana, soinu ekipoa, emanaldia, su-itzalgailua eta gutxienez 5 partaide.
2.    Konpartsak:
- Plataformaren gutxieneko neurriak: 2 m zabal eta 3 m luze.
- Derrigorrezko baldintzak: emanaldia.
3.    Plataformarik gabeko konpartsak:
- Plataformarik ez duten konpartsak.
- Derrigorrezko baldintzak: emanaldia.

ESKAERAK
Izen-emateak Udaletxeko Sarrera Erregistroan egingo dira, 07:15tik 14:15era, edo Udalaren web orrian (www.tolosa.eus). Epea: Udalaren web orrian publikatu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita otsailaren 15era arte.
Izena emateko bi fitxa egongo dira, eskatzaile motaren araberakoak:
1. Karrozen formularioa (I. Eranskina): derrigor aipatu beharko dira ordezkariaren datuak, kide guztien zerrenda, lehiaketan parte hartu nahi duten eta diru-laguntzaren aurrerapena egitea nahi ote den.
2. Konpartsaren formularioa (II. Eranskina): derrigor aipatu beharko dira ordezkariaren datuak eta lehiaketan parte hartu nahi ote duten.
Izena emandakoan, zenbaki bat jasoko du parte hartzaileak. Zenbaki hori, emanaldian, bistan jarri beharko du.

DIRULAGUNTZAK BANATZEKO IRIZPIDEAK
Dirulaguntzen banaketa irizpide hauen arabera egingo da:
EKARPEN FINKOAK
KARROZAK
Irteera egun kopuruak:
Bi egun: 1.100 euro.
Egun bakarra: 800 euro.
KONPARTSAK
    Konpartsaren tamaina:
>5 m: 300 euro.
3,5 - 5 m: 150 euro.
<3,5 m: 95 euro.
Partaide kopurua: 7 euro partaideko.
Zuzeneko musika: 100 euro.
Antzezpena: 60 euro.
Koreografia: 40 euro.
EKARPEN ERLATIBOAK
Ekarpen erlatiboak ekarpen finkoen gainean egingo da eta Karrozek zein Konpartsek jaso ahal izango dute.
Gizon-emakume parekidetasuna:
Partaideen erdia edo gehiago emakumezkoak badira, % 10 gehiago.
Euskararen erabilpena:
Emanaldia euskara hutsean, % 10.
Emanaldia elebitan, % 5.
Irizpide hauek kontuan harturik, jaso beharreko diru kopuruak, diru-laguntza honetarako onartuta dagoen kopurua gaindituko balu, diru-laguntza guztien murrizpen proportzionala egingo da.

DIRULAGUNTZAREN JUSTIFIKAZIOA
Dirulaguntza jaso ahal izateko, Iñauteriaren ondoren, derrigor aurkeztu behar dira (on line edo Udaletxeko Sarrera Erregistroan):
Karroza edo konpartsaren datuak (III. Eranskina).
Karroza edo konpartsaren argazki bat eta bideo bat. Argazkian parte hartzaile guztiak eta plataforma garbi ikusi behar dira. Bideoan emanaldia erakutsi beharko da. WeTransfer bidez bidaliko da informazio guztia festak@tolosa.eus helbide elektronikora bidaltzailearen identifikazioa ondo bermatuta.
Argazkia, bideoa eta datuak aurkezteko epea 2019ko martxoaren 15ean bukatzen da, 14:15ean. (Piñata igandearen hurrengo ostirala).

DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA
Dirulaguntza hauen banaketa aurkezten diren karroza eta konpartsen artean banatuko da, oinarri hauetan onartutako irizpideen arabera.
Iñauterien ondoren, karrozek eta konpartsek aurkeztutako datuak, argazkia eta bideoa ikusita, Udalak dagokion erabakia  hartuko du.

DIRULAGUNTZEN ORDAINKETA ETA AURRERAKINAK
Dirulaguntzen ordainketa Tolosako Udaleko Ordenantza Orokorrean ezarritakoari jarraiki egingo da.

Iñauterien aurretik, berariaz aurrerapena eskatu duten karrozek, diru-laguntzaren ekarpen finkoaren % 50 jaso ahal izango du parte-hartzea prestatzeko.

AURREKONTUKO PARTIDA
Helburu hau betetzeko 2019ko aurrekontu orokorretan 30.000 euroko kopurua onartu zen, 0800 48101 33800 partidan.

DIRULAGUNTZAK JASOTZEKO BETE BEHARREKO ARAUAK
Berdintasun irizpideak betetzea:
Oro har, modu positiboan baloratuko dira harreman parekoak islatzen dituzten karrozak eta konpartsak, edota emakumezkoen partaidetza bultzatzen dutenak eta emakumeenganako edo bestelako identitate sexualenganako pentsamolde diskriminatzaileak  saihesten dituztenak (lesbianak, homosexualak, transexualak, intersexualak). Balorazioa egin aurretik, epaimahaikideei berdintasun irizpide horien xehetasunak helaraziko zaizkie.
Jende aurreko alkohol kontsumo ohiturak eredugarriak izan behar dute. Zentzu horretan, galarazita dago edari alkoholikoak agerian eramatea eta sustatzea. Alkohola modu arduratsuan kontsumitzea helduek, aldean behin, neurriz eta kontuz egitekoa da.
Konpartsak egiteko ez dira kotxeak erabiliko.
Konpartsek ezin izango dituzte jaimak edo karpa txikiak instalatu.
Konpartsa edo karrozatan ez da publizitaterik egingo.
Ibilbidea:
Karroza eta konpartsa handientzat eta izena ematen duten konpartsa txikientzat ibilbide bat dago, eta bertan geldirik egongo dira: Rondilla kalea, San Frantzisko kalea, Oria kalea, Nafarroa etorbidea eta Foruen Etorbidea. Ibilbide horretan toki finko bat nahi duten konpartsa txikiek eskatu egin behar dute. Tokiak zozketa bidez banatuko dira. San Frantzisko ibiltokian egotea egokitzen zaienak Leidor/Beotibar aldeko espaloiaren kontra jarri behar dute.
Txarangak uneoro errespetatu behar dira, batik bat kalejira garaian, bai gorakoan, baita beherakoan ere.  Kalejiraren ibilbideak libre egon behar du (Zezen plaza, Oria Kalea, San Frantzisko Kalea, Trianguloa, Korreo Kalea, Berdura plaza). Ibilbidean eta alboetan dauden karroza konpartsen musika ekipoak itzalita egongo dira 18:00etatik 20:00etara.
Ordutegia: karroza eta konpartsen emanaldi guztiek 23:00etan amaitu behar dute, eta ezin dute goizeko 09:00ak baino lehenago hasi. Emanaldirik ez dagoen bitartean, musika baimendutako bolumenaren erdira jaitsi beharko da gutxienez. Musika gaueko 01:00etan amaituko da.
Soinuaren bolumena: Karroza konpartsen soinu ekipoak gehienez 1.500 W izango ditu. Egunez, Karroza eta konpartsetatik 10 metrora egingo diren soinu neurketek ezingo dituzte 90 dBak gainditu. 22:00etatik aurrera, soinuaren bolumenaren muga 65 dBkoa izango da.
Zarataren kontrolerako eremu berezia: Trianguloa eta San Frantzisko kaleko 1 eta 2 atarien artean (San Frantzisko Eliza eta Kutxabank), zuzeneko musika egiten duten konpartsak baino ez dira onartuko. Eremu honetan kokatu ahal izango diren konpartsa hauek identifikazio zenbaki koloredun berezia izango dute. Gainerako konpartsa ibiltari guztiek ezingo dute bertan geldirik luzaro egon eta igarobidean musika aparatuak itzalita izan beharko dituzte.


OINARRIAK URRATZEAGATIKO NEURRIAK
Disko konpartsek, hau da, musika anplifikatua jartzeaz gain beste jarduerarik egiten ez duten konpartsek, ez dute dirulaguntzarik jasoko.
Oinarrietan xedaturikoa ez betzeagatik eta Udaltzaingoaren partea eta salaketa jasotzen duten konpartsei % 66 kenduko zaio esleitutako dirulaguntzatik.
Gehiegizko zarata maila dutenak eta zarataren kontrolerako eremu berezia betetzen ez duten konpartsei % 100 kenduko zaie esleitutako dirulaguntzatik.

 

AdjuntoTamaño
PDF icon 2019ko Oinarriak euskaraz.pdf150.83 KB