Tolosako Babarrunak: prestatzeko 5 aholku eta hainbat bitxikeria

Cita previa
Más información

Udazkenenko lehen egun hotzekin batera, iritsi da Tolosako Babarrunaren uzta berria. Jarraian proposatzen dizkizugun 5 aholkuekin zure platera goxo-goxoa geratuko zaizu.

Babarrunak prestatzeko dozenaka modu daude eta norberak bere gustuen arabera aukeratzen du jarraitu beharreko errezeta. Tolosako Babarrunaren kasuan, ordea, inguruko ekoizleen eta sukaldarien jakintzari esker, badira ia-ia ‘ezin hautsizko arau’ bihurtu diren jarraibide batzuk. 

Tolosako Babarruna kozinatzeko 5 aholku

Nahastu, inoiz ez koilararekin: Babarruna kozinatzean, lapikora itsatsi ez dadin, lapikoa bera mugitu behar da, mugimendu zirkularrak eratuz, baina inoiz ez koilara erabiliz, babarrunak puskatzen baitira.

Gatza, beti amaieran: Gatza hasieran bota beharrean amaieran botata, babarrunen azala finagoa geratzea lortuko dugu.

Urte sasoiaren arabera, denbora gehiago edo gutxiago: Tolosako Babarruna egosteko gutxi gorabeherako denbora 3 ordukoa izaten da, baina denbora hau aldatu egin daiteke babarruna kozinatzen dugun sasoiaren arabera. Udazkenean jaso berria den babarruna erabiliz gero, udaberri aldera hainbat hilabete dituen babarruna prestatzen baino denbora gutxiago beharko dugu.

Ura, babarrunen gainetik 4 hatz: Tolosako babarruna hasierako urarekin prestatzea da aproposena, prestatu bitartean ur gehiago bota gabe. Horraterako, babarrunen gainetik 4 hatzeko ura gehitzea da egokiena.

Sakramentuak, beti banan-bana: Babarrunen sakramentuak –aza, odolkia eta txerri saiheskia– prestatzerakoan, banan-banan egin, bakoitzak bere zaporea manten dezan.

Zergatik du ospea Tolosako Babarrunak?

Urte luzetako lanketaren ondorio da Tolosako Babarrunaren izen eta ospe ona, duela pare bat hamarkadara arte ez baitzitzaion aparteko garrantziarik ematen-eta.

Eraldaketa horren eragile nagusiak Gure Kaiola Elkartea, Tolosako Babarrun Kofradia eta Tolosako Babarrun Elkartea izan dira. Hauek izan ziren, perla beltza balioan jartzeko, duela 25 urte baino gehiago emandako lehen urrats garrantzitsuaren sustatzaile nagusiak. 

90eko hamarkadara arte ehundik gora babarrun mota landatzen ziren eskualdean, guztiak aztertu eta kalitate maila goreneko bi baino ez zituzten aukeratu. Ordutik bi babarrun mota horiek baino ez dituzte landatzen Babarrun Elkarteko kide diren ekoizleek, ekoizpen osoaren kalitate maila hobetzea lortuz.

Ospe horren beste arrazoietako bat, ekoizleen lanari lotutakoa da, guztiz artisaua baita ekoizpen-prozesu guztia. Landare igokaria izanik, babarrun landareak ez du bere kabuz hazi eta igotzeko adinako sendotasunik, eta arto landare edota beste euskarriren baten beharra du hazteko. Honek berak, babarruna eskuz jasotzera behartzen du.

Babarrun landarea maiatzaren amaieran edota ekainaren hasieran ereiten da, eta udan zehar hazi ostean, urriko lehen hamabostaldian jasotzen da. Udan hazten denez, beroaren eraginaren oso menpeko da, eta uzta honen arabera alda daiteke. Aurten, adibidez, uzta txikia izan da, abuztuan zehar egindako beroen ondorioz.

Dena dela, honek ez du produktuaren kalitatean eragin, eta aurten ere babarrun platerkada goxoz gozatzeko aukera izango dugu.

 

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA