Uda giroko eguraldia aprobetxatzeko aire libreko ekintzak

Cita previa
Más información

Uda, oporrak eta urteko egunik luzeenak hurbiltzen ari zaizkigu, eta gero eta ohikoagoa da natur inguruetara eta herriko kaleetara gerturatzea eguraldi onaz gozatzeko. Gure herriko kaleez eta merkataritzaz gozatzea, herriko plaza eta kaleetan zehar sakabanatutako terraza ugarietako batean lagunekin solasaldietan aritzea, Tolosa inguratzen duten mendietakoren batean ibilaldietaz gozatzea... Hamaika aukera eskaintzen ditu gure herriak. Gaurko artikuluan, eguraldi ona aprobetxatuz egin ditzakezuen gustu guztietarako plan alternatibo batzuk proposatuko dizkizuegu.

 

20 egun eskas falta dira udari hasiera emateko, eta gero eta ohikoagoa da kanpora irten eta kanpoko ekintza ezberdinez gozatzea. Tolosak aire zabalean eta asteko egun guztietan egin ahal izateko plan ugari eskaintzen ditu.

 

Asko dira, urte guztian zehar eguraldiari erreparatu gabe gure herria inguratzen duten mendietakoren bat igotzera animatzen diren tolosarrak. Uzturre, Erniozabal, Osintzulo, 7 bide... dira aurreko artikulu batean proposatu genizkizuen aukera ezagunenetako batzuk, baina gaurkoan hain ezagunak ez diren beste batzuk proposatzen dizkizuegu:

 

 

 

 

 

-1. Tolosa - Euletxaga - Tolosa

 

Distantzia: 6,6Km | Zailtasuna: Baxua | Iraupena: 1:45 | Ibilbidearen mapa recorrido

Gure herritik gertu dagoen baina oso ezaguna ez den lehen mendi hau, hain ezagunak diren 7 bideek inguratzen dute bere osotasunean. Bideetako batetik igo eta bestetik jaistea proposatzen dizuegu.

 

 

 

Landare/Zuhaitzez erabat inguratutako eta zailtasun handirik gabeko ibilbidearekin igotzen da tontorrera (347m), haurrekin egiteko plan ezin hobea eskainiz.

 

 

-2. Tolosa - Zuloaga Txiki - Malaka - Tolosa

 

 

 

Distantzia: 8,3Km | Zailtasuna: Ertaina | Iraupena: 2:00 | Ibilbidearen Mapa

 

Bigarren ibilbide honek Urkizu-Mendikute-Montesku ingurutik eramango gaitu, Olotza bailaran barrena, Hernialde errekaren ibilgua jarraituz. Euririk gabeko egun lehorretan egitea gomendatzen dizuegu; izan ere, gunea nahiko hezea izaten da eta lokatza egon daiteke. Behin Montezkue auzoko Malaka baserrira iritsita, Urkizu aldera hartzeko aukera daukagu, eta handik, Mendikuteko kobazulora hurbildu daiteke.

 

 

-3. Bedaio - Urreagako Haitza

 

 

Distantzia: 9,4Km | Zailtasuna: Ertaina | Iraupena: 2:00 | Ibilbidearen Mapa

 

Hirugarren aukera honek Tolosako Bedaio auzotik oso ezaguna ez den tontor honetara igotzeko aukera eskaintzen du. Balerdi eta Artubi mendi ezagunen magalean dago, Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan. Aralar mendilerroaren ikuspegia ikusgarria da bertatik. Aurrera eginez gero, Azkaratera iritsi daiteke, Zarateko lepotik barrena.

 

 

Parkeak, beste aukera bat:

 

Tolosan ingurune naturalaz gozatzeko ere badira aukera gehiago ere. Parke publiko ugari daude. Duela aste batzuk proposatu genizkizuen parkeez gain (non gure herriko fauna eta florari buruz sakonago hitz egin genizuen), beste aukera bat proposatzen dizuegu: San Esteban, San Blas edo Urkizu bezalako eremuetan dauden askaldegietara hurbiltzea, aire zabaleko egun batez gozatzeko.

 

 

 

Gogoan izan Zumardia elkarteak udan eskaintzen duen piraguen alokairua aurten ere martxan egongo dela, etxetik gertu familia osoarentzako uretako planaz gozatzeko aukera emanez.

 

 

 

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA