Tolosak turismo bulegoa estreinatu du

Cita previa
Más información

Gaur ireki ditu ateak Tolosako turismo bulego berriak; informazio eta gomendio bila zatoztenentzat abantailak ekarriko ditu.

Turismo bulego berria erdigunean dago, udaletxeko plazan (Plaza Zaharra, 10), beraz, iristea askoz errazagoa izango zaizu.

Brian eta Maite arduratzen dira Tolosaldeari buruzko informazio guztia emateaz. Zure kasara kontsultak egiteko gune bat ere badu, ukimen-pantaila batekin, behar duzun hori bilatu ahal izateko. Hala ere, gure gomendioa beti aholkatzen uztea da, zure bisitari zukua ateratzeko.

Gailu mugikorrak kargatzeko puntuak ere baditu; beraz, zure mugikorraren, tabletaren edo ordenagailu eramangarriaren bateria gutxienekoa bada, badakizu nora jo.

Informazioa biltzeaz gain, bisita gidatuetarako edo museoetarako erreserbak ere egin ahal izango dituzu bulegotik bertatik.

Eta oroigarriren bat eraman nahi baduzu, eskualdearekin zerikusia duten produktuen salmenta puntua izango du: produktu gastronomikoak, liburu antropologikoak, sagardoak...

Bisitan etortzea besterik ez zaizu falta. Zain gaituzu!

 

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA