Tolosa kolorez josi da Lore eta Landare Azokan

Cita previa
Más información

Loreak, azoka eta omenaldia baserritarrei San Isidro egunean


Tolosako ezaugarri nagusi dira bertako azoka eta merkatua. Eta gaur, Tolosan, San Isidro eguna dela eta (maiatzak 15), baserritarrak eta ekoizleak omendu dituzte, urte osoan zehar egiten duten lana eta ahalegina eskertzeko. Ospakizuna jai giroan egin da, Udaberri dantza taldeko dantzariekin eta pintxo banaketarekin.

San Isidro jaiarekin batera, urtero egiten den landareen eta loreen azoka egin da, gau zuriarekin batera (museoen eguna).

Azoka hau oso ezaguna da Tolosan, petaloak, sortak eta sustraiak maite dituztenen artean. Bertan, kolorez, usainez eta hainbat postuz betetako egun bat eskaintzen zaio herriari, landare eta lore ugari aurkitzeko. Zalantzarik gabe, ezinbesteko hitzordua Triangulo plazan dagoen Gaztelako Arkutik igarotzea da. Bertan, Gipuzkoako Loredenden Elkarteak urtero azoka honi lotutako lore-apaingarri bat jartzen bait du.
 

Tolosak, ohituta gintuen erritmoa hartu du berriro azoka bereziekin eta ez du etenik izango hurrengo asteburuetan zehar. Zurea haragia bada, erne! Datorren ostiraletik igandera parrillak piztuko dira Tolosan HARAGI azokaz goza dezazun. Bertan, txuleta bat nola erre ikasiko duzu eta nazioarteko errerik onenak dastatzeko aukera izango ere. (egitaraua ikusi). Zure zain gaude!

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA