Elkarte gastronomikoak, Tolosako azoka berezien esku eta bihotz

Cita previa
Más información

 

Tolosako Udalak eragile garrantzitsuak ditu bidelagun gastronomiarekin zerikusia duten azoka berezi guztietan: herriko Elkarte Gastronomikoak eta horieako bazkideak.

 

Gaur egun, Tolosako bost elkarte gastronomikok antolatzen dute jai edo azoka bereziren bat (herriko zaharrenetako elkarteak): Tolosako Kasinoak, Mikologika azoka; Txinparta Elkarteak, Bisigu Festa; Gure Kaiola Elkarteak, Babarrunaren Festa; Gure Txokoa Elkarteak, Ardo Zuriaren azokar, eta Batasuna Elkarteak, Sagardo Txapelketa.

 

 

Asteburu honetan Tolosan ospatzen den HARAGI txuletaren jaia aitzakia gisa hartuta, Iñigo Dendalucerekin (Tolosako Kasinoa) eta Jon Ormazabalekin (Txinparta Elkartea) elkartu gara, horrelako ekitaldietan nola laguntzen duten konta diezaguten eta jai horiek herriari –eta alderantziz– zer ekarpen egiten dioten azal diezaguten.


Ormazabal eta Dendaluce ados daude Tolosa “ekitaldi-faktoria bat” bada, herri osoak parte hartzen duelako dela esatean: udalak, Elkarte Gastronomikoek eta publikoak. Ezin liteke bestela izan. “Azken finean, gure herriaren anfitrioiak gara, gure produktuen enbaxadoreak, eta zergatik ez, neurri batean euskal gastronomiaren ordezkariak ere bai”.

 

Elkarteentzat onuragarria da lan hau egitea, Dendaluceren ustez, “barrura begira, elkarteei mesede egiten dielako eta, batez ere, aberasgarria delako”. Taldea egiten dute, agerikoagoak egiten dira, eta herriarekin loturak sortzen dituzte. Elkarte Gastronomikoak beti izan dira esperientziak partekatzeko eta gainerakoei laguntzeko leku: suaren eta mahaiaren inguruan harreman (eta on) asko ezartzen dira. Ormazabalek dio, gainera, “horrela lortzen dela azoka gastronomiko horien atzean dagoen lan guztiari balioa ematea, bai barrutik, baita kanpotik ere”.

 

Oso egun gutxi falta dira HARAGI, Haragiaren eta Txingarraren Nazioarteko Topaketa hasteko: maiatzaren 20tik 22ra Tolosan egingo da. Testuinguru horretan, Txinpartako eta Kasinoko bazkideek egingo duten lanaren berri jaso nahi izan dugu: “lehen gauza eta garrantzitsuena anfitrioi lanak egitea izango da, Tolosatik kanpoko guztiak etxean bezala senti daitezen. Zer hoberik elkartean afari bat partekatzea baino?”

 

Ondoren, larunbat goizean Trianguloan egingo diren zuzeneko erreketetarako prestaketa lanetan zentratuko dira: “Lehenik haragia zatitzen lagunduko dugu, eta, tira, behar duten guztian; ostiralean hasiko gara horretan”. Barazkiak moztetik hasi, txingarra bizitu edota “erretzeko prestatutako behi bat garraiatzeraino” diote, umorez. Halaxe oritzen dute HARAGIren lehen edizioa. “Zerbitzatu behar badugu, zerbitzatu egingo dugu; erre egin behar badugu, erre egingo dugu, eta bestela, zerbait hartu eta pintxo bat jango dugu”, izan ere, argi dago lagunduz ere gozatu egiten dutela, baita ikasi eta esperientziak bizi ere. Azken batean, partekatu egiten dute.

 

Asteburu honetan, bi urteren ondoren, Tolosako Azoka gastronomikoen itzulera ospatuko dugu, gure herriaren ikur diren jakiez eta jai-giroaz gozatzeko. Tolosa berriz dastatzeko unea da.

 

Programazio osoa www.haragi.eus webgunean kontsulta daiteke.

 
 

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA