MusikHerria, Tolosarrak dantzan jartzeko beste arrazoi bat

Cita previa
Más información


 

Larunbat honetan ez da aitzakiarik egongo dantza, kantu eta musikaz gozatzeko Tolosan, MusikHerria jaialdiaren zortzigarren edizioarekin.

 

Musikak atsedenik hartzen ez duen herria gara, beti dugu zerbait ospatzeko, eta dena, musikaren erritmora ospatzen dugu; txaranga bat, kontzertu bat, artista bakarti bat, dultzaineroak… hainbeste, egun bat gure musika-artistei ospakizuna eskaintzen diogula.

 

Dultzainero taldeek eta Incansables txarangak esnatuko dute herria eguneko lehen notekin. Goizean ere, Tolosako musika eskoletako ikasleak kaleak alaitzen entzuteko aukera izango dugu.

 
 

Eguerditik aurrera, herriko abesbatzei emango zaie txanda, Tolosa Kantari (Alde Zaharretik) eta hainbat abesbatza talderekin Plaza Berrian eta Lopez Mendizabal Plazan.

14: 30etan herri bazkaria egingo da Tolosako Zerkausian. Bertan, Laskorain ikastolak bazkaria prestatuko du eta lortutako etekinak Zutani Elkartearentzat izango dira. (Txartelak Xirimiri eta Orbela tabernetan salgai)

Arratsaldean, musika ez da gelditzen! Les incognitos taldeak Alde Zaharreko kaleak alaituko ditu, eta gauean, festa Plaza Berrira pasako da, Aldapeko Basque Latin Jazz taldearen kontzertuaz eta Laiotz taldearen erromeariaz gozatzeko.
 

 

Presta zaitez etengabe dantzan aritzeko eta ahalik eta gehien gozatzeko egun bat datorrelako 

 

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA