Udazkenean galdu ezin dituzun planak, Tolosan

Cita previa
Más información


 

Udazkena, Tolosaz gozatzeko urtaro berezienetako bat da

Udaren amaierak eta egunerokoaren itzulerak Tolosa bere ohiko giroaz janzten du. Kaleak jendez betetzen dira, larunbatetako azokak bere ohiko erritmoa berreskuratzen du eta azoka berezietan berezienen garaia heltzen da.

Gastronomia eta kultura maite dituztenentzako garai onena da. Nahiz eta Tolosan beti dagoen egiteko ezer, udazkenean herritarrek eta turistek gehien estimatzen dituzten ekitaldiak ospatzen dira.

Zer ekitaldi/azoka egiten dira udazkenean Tolosan?

Kulturzalea bazara, ezin duzu galdu Tolosan urtero egiten den Abesbatza Lehiaketa. Ekitaldi honek, bere historia luzean zehar, nazioko eta nazioarteko 1.200 abesbatza baino gehiago biltzea lortu du, kultur ikuskizun paregabe bat eskainiz. Aurten ere Tolosak munduko abesbatzen jaialdi garrantzitsuenetako bat hartuko du, urriaren 28tik azaroaren 1era.

Tolosako udazkeneko hilabeteetan gastronomia da beste protagonista nagusietako bat. Asteburuetan eguna argitu baino lehen esnatu eta onddorik onenak biltzera joaten den horietakoa bazara, Mikologika da zure azoka. Urriaren 20, 21 eta 22an perretxiko eta onddoen inguruko showcooking, tailer eta hitzaldiez gozatzeko aukera izango duzu.



Etxeko gozozaleenentzat, Goxua, gure azokarik gozoena. Urriaren 29an, inguruko gozotegi onenek beren postu propioa izango dute beren postrerik onenak eskaintzeko.

Aurten Tolosan galdu ezin dituzun planei beste azoka bat gehituko zaie. Esneki, gazta maite dutenentzako azoka. Azoka honetan Euskal Herrian ekoiztutako mota guztietako esneki eta gaztak aurkituko dituzu. Beraz, gaztarik gabe bizi ezin den horietakoa bazara, azaroaren 3an Tolosa da zure helmuga.

Baina zurea tradizioa bada, betiko platerak atsegin badituzu, ezin duzu galdu azaroaren 19ko Babarrunaren Festa. Egun oso bat Tolosako plater tradizionalenaren inguruan: babarrunak sakramentu guztiekin. Etortzen bazara, errepikatuko duzu, ziur. Eta hori guztia, jai giroan, egun horretan bertan ospatzen baita Euskal Jaia.


Landa-eremua udazkenean esker onekoa den beste ingurune bat

Ikuspegi onenak dituzten kokalekuak laranjaz janzten dira. Udazkenak tonu laranjaz apaintzen du edozein paisaia eta aire zabaleko edozein plan are ederrago bihurtzen du.

Uzturrera igotzea, ibilaldi bat 7 bideetatik, Elosegi Parkea… basoz eta naturaz inguratutako planak udazkenean, ibilaldi bat esperientzia bilakatzen da.

Egun euritsuenetarako indoor planak

Egun euritsuetan ere etxetik kanpo gozatzeko aukera bada Tolosan. Gure museorik berezienak ezagutzeko egun ezin hobeak dira. Rafa Gorrotxategiren Txokolatearen Museoa gozozaleentzat, adibidez. Baita Topic Museoa ere, txotxongiloen nazioarteko zentroa, non Titirijairen ekitaldia ospatuko den azaroaren 19tik 27ra. Mundu osoko txotxongilo ikuskizunez osatutako astea, haur zein helduentzat.

Udazken honetan, Tolosa zain izango duzu.

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA