Uzturreko putzu naturalak: denboran galdutako Tolosako oasi ezkutua

Hitzordua
Informazio gehiago

Uda garaia abenturaz beteta igarotzen duen horietakoa bazara, badugu plan apropos bat zuretzat: mendira joan, naturaz gozatu eta Tolosako historian gehixeago sakontzeko ibilaldia. 

Tolosa inguruan baditugu makina bat mendi, horien artean, Uzturre (733 m) izango da gaur protagonista.  Mendi buelta zoragarria baita Uzturrekoa. Santa Luzia auzotik abiatu eta tontorreko gurutzera iritsitakoan Tolosa osorik ikusteko aukera izango duzu, baina, gaurkoan bidean aurki ditzakezun geologia eta historiara hurbilduko zaituzten geltokietan murgilduko gara.

tolosa, tontorra, mendia, uzturre,

Bi ordu eta erdi inguruko ibilaldi honetan toki lasai zein zoragarri bat aurkituko duzu: Uzturreko putzu naturala edo Uzturreko bainuak bezala ezaguna den gunea. Ospitale zaharra zenarengandik 500 metrotara dago kokatuta. Garai bateko bizimoduaren berri ematen diguten altxor ikusgarriak dira biak.

Tolosa, mendia, bistak, turismoa

Azken urteotako aurkikuntza

Bainuak historiaz beteriko gunean badaude ere, ez dira urte asko aurkitu zituztela. Murgildu gaitezen une batez aurkikuntzaren kontakizun magikoan!

Izan ere, 2015. urtean izan genuen hauen berri. Udala inguruan lanean zebilen 1966 urteko planoei jarraituz, bertan izan zuten putzu naturalen berri, ustekabean. Ingurura gerturatutakoan, ordea, ezin izan zuten bertara iritsi, basoak hartutako eremu basati baten aurkitzen baitzen.

Tolosa, Uzturre mendia, Pozak, basoa,

2016an ireki zuten bertara iristeko bidea eta Amarozko Mendi Elkartea espeleologia taldea izan zen putzua aurkitu zuena. Urteen poderioz deterioratuta zegoen ondarea 2017. urteko uztailan berreskuratu zuten 14 gazteek auzolanean. Haiei esker edonork bisita dezake inguru ikusgarri hau.

 

Tolosa, uzturre, mendia, turismoa

Zeren zain zaude hirigunetik bi pausura dagoen historiaz betetako gune naturala bisitatzeko? Egin klik hemen  jarraitu behar duzun bidea ezagutzeko eta ekin ibilaldiari, liluratuta geratuko zara ziur! 

 

 

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA