Gabonak Tolosan: planak, kultura eta erosketa-aukera zabala

Hitzordua
Informazio gehiago

Gabonen iritsierarekin bat, Tolosako kaleak xarmaz betetzen dira. Argien distirak eta kaleetako giroak herria jai-erritmoan jartzen dute. Garai honetan, bertako komertzioak aukera paregabea eskaintzen du Gabonetako erosketak lasai eta gertutik egiteko: denda txikiak, produktu bereziak eta arreta pertsonalizatua eskainiz.

Horrez gain, egunero dago zer egin, zer ikusi eta zer bizitu: haurrentzako jarduerak, azokak, kalejirak eta kultur eskaintza zabala.

Hona hemen Gabon hauetarako egitaraua:

Abenduak 10, 12 eta 19

Gabonetako giroa berotzen hasteko, Gazte Topaguneak joaldunen txapelak egiteko tailerrak antolatu ditu arratsaldez. Haurrek eskuz sortutako txapel horiekin parte hartu ahal izango dute ondoren Olentzero eta Mari Domingiren kalejiran, prestaketa horiek jaien parte aktibo bihurtuz.

Abenduak 19

Musikak eta elkartasunak bat egingo dute Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskolaren kontzertu solidarioan, Topic antzokian. 18:30ean hasiko den emanaldi honek helburu soziala izango du: bildutako dirua Palestinan lanean ari den UNRWA elkartearentzat bideratuko da.

Abenduak 20

Gabonetako Azoka Berezia izango da egun honetako protagonista. Tolosako kaleek artisau-postuak, kolorea eta giro alaia hartuko dituzte, eta Tolosa&Co-ko 47 saltokik ere bat egingo dute, produktuak kalera ateraz eta erakusleihoak modu berezian apainduz. Opariak bertatik bertara eta lasai aukeratzeko aukera paregabea.

Abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra

Egun hauetan zehar, Gabonetako azoka txikia egongo da Kultur Etxeko aretoan (jaiegunetan izan ezik). Izaera solidarioko azoka da, eta bildutako dirua Tolosaldea Sahararekin, Zutani eta Ibarritik Misio Taldearentzat izango da.

Abenduak 24

Gabonetako unerik hunkigarrienetako bat biziko da Tolosan. Arratsaldeko 18:00etan, Olentzero eta Mari Domingiren kalejira abiatuko da Plaza Zaharretik, Tolosako kale nagusiak zeharkatuz. Aurten, gainera, Tolosako Udal Musika Bandak lehen aldiz parte hartuko du kalejiran.

Abenduak 26

Kultur eskaintzak indarra hartzen du egun honetan. Leidor antzokian Shado el Mago – “Cleptómago” ikuskizuna eskainiko da, magia, umorea eta publikoarekiko interakzioa uztartuz.

Egun berean hasiko da Gazte Topagunearen Gazte Astea (abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra), irteerak, tailerrak, zinema, txapelketak eta festa barne hartzen dituen egitarauarekin.

Halaber, Gure Zirkua Tolosan izango da data horietatik aurrera, San Esteban auzoan, egun eta ordutegi ezberdinetako emanaldi bereziekin.

Abenduak 27

Topic museoan familian egiteko  bisita gidatua eskeiniko da, 11:30etan euskaraz eta 12:30etan gaztelaniaz, museoa modu atsegin eta hezigarrian ezagutzeko aukera eskainiz.

Abenduaren 28tik 30era

Gabonetako haur-parkea, Zerkusian. Goizez eta arratsaldez irekita egongo da jolas ezberdinak eskeiniz.

Abenduak 29

Musikak berriz hartuko du protagonismoa Leidor antzokian, Maria Martin eta German Ormazabalen kontzertu lirikoarekin. 

Abenduak 30

Euskal Herriko Gazte Orkestrak Gabonetako kontzertu berezia eskainiko du Leidorren, musika klasikoa eta jaien giroa uztartuz.

Abenduak 31

Urteari amaiera emateko, XXVII. San Silvestre Elkartasun Krosa. Adin guztietarako lasterketak izango dira, eta irteera zein helmuga Zerkusian kokatuko dira, urteari amaiera aktibo eta solidarioa emanez.

Urtarrilak 3

Urte berriarekin batera, kultur eskaintzak jarraipena izango du “Ahots Kordak” proiektuarekin: Eñaut Elorrieta eta Alos Quartet Leidor antzokian, ahotsa eta sokak uztartzen dituen zuzeneko bereziarekin.

Urtarrilak 5

Goizean, Erregeak zirku-karpan egongo dira haurrei harrera egiten eta goxokiak banatzen. Arratsaldean, 18:00etan, Erregeen kabalgata abiatuko da Plaza Zaharretik.

Kirol zaleek ere hitzordua izango dute egun berean, Binakako Txapelketaren 8. jardunaldiarekin, Beotibar pilotalekuan.

Gabonetako agenda – Tolosa

Data Ekitaldia Xehetasunak / Lekua
Abenduak 10, 12 eta 19 Joaldunen txapelak egiteko tailerrak Gazte Topagunea · Arratsaldez
Abenduak 19 Kontzertu solidarioa – Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskola.            Topic · 18:30 · UNRWAren alde
Abenduak 20 Gabonetako Azoka Berezia Tolosako kaleak · Tolosa & Co-ko saltokiak kalean
Abenduak 22 – Urtarrilak 4         Gabonetako azoka txikia Kultur Etxea · Izaera solidarioa (jaiegunetan ez)
Abenduak 24 Olentzero eta Mari Domingiren kalejira Plaza Zaharra · 18:00
Abenduak 26 Shado el Mago – Cleptómago Leidor
Abenduak 26 – Urtarrilak 4 Gazte Astea Gazte Topagunea
Abenduak 26 – Urtarrilak 4 Gure Zirkua San Esteban auzoa
Abenduak 27 Topic museoko bisita gidatua Topic · 11:30 (EU) / 12:30 (ES)
Abenduak 28–30 Gabonetako haur-parkea Zerkusia · Goiza eta arratsaldea
Abenduak 29 Maria Martin & German Ormazabalen kontzertua Leidor
Abenduak 30 Euskal Herriko Gazte Orkestraren kontzertua Leidor
Abenduak 31 XXVII. Kros Solidarioa Zerkusia
Urtarrilak 3 Ahots Kordak – Eñaut Elorrieta & Alos Quartet Leidor
Urtarrilak 5 Erregeen harrera (goizez) eta kabalgata Tolosa · Kabalgata 18:00
Urtarrilak 5 Binakako Txapelketaren 8. jardunaldia Beotibar pilotalekua
 
 

 

Gabon hauetan etorri Tolosara!

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA