TOLOSALDEKO TURISMOA JASANGARRIAGO EGITEKO PLANA

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Europako Next Generation funtsekin egindako plana da, eta helburua du Euskadiko Jasangarritasun Turistikoko bigarren Lurralde Planeko proiektuak garatzea. Tolosaldeko Jasangarritasun Turistikoaren Planean biltzen dira proiektuok.

Ondare eta baliabide naturalei lotuta jasangarritasuna aintzat hartuta, Euskadiko eta Espainiako sistema turistikoan hobeto integratu nahi da Tolosaldea, hala, laguntzeko turismoa urte-sasoi jakin batzuei lotuta ez egoten, deskontzentratzen eta errenta turistikoa banatzen. Tolosaldea aukera-gune bihurtu nahi da, bertako herritarren bizi-kalitatea hobetzeko eta lan-aukerak sortzeko.

Kasu honetan, nahiz eta Tolosaldea Garatzen izan dirulaguntza jaso duen entitatea, Tolosako Udalari ere badagokio dirulaguntzaren kudeaketa, 2023ko azaroaren 9an bi entitateen artean sinatutako hitzarmenean jasota dagoen moduan.

Jasotako dirulaguntzari buruz gehiago jakin nahiz izanez gero, esteka honetan dago azalduta proiektuaren garapena: https://www.tolosaldeagaratzen.eus/proiektuak/tolosaldeko-turismo-jasangarriaren-plana/

Tolosaldea Garatzenek ekarpen hau jaso du:

JASOTAKO LAGUNTZA: 1.980.400,00 €

UDALAREN EKARPENA: -

PROIEKTUAREN AURREKONTUA: 1.980.400,00 €

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA