Amarotzeko entsegu lokalak

Hitzordua
Informazio gehiago

Proiektu honen helburua Tolosakoak diren gazte musika taldeek entsaiatzeko toki egokia edukitzea da. Toki honek ezaugarri batzuek bete behar ditu, irisgarritasun aldetik, insonorizazio mailatik eta abar.

Musika entsaiatzeko espazioa eskatzen duten gazte musika taldeetako kideen bi herenak 18-30 urte bitarte eduki behar dute. Bestalde elkarbizitza eta funtzionamendu arauak errespetatu beharko dituzte. Espazioak 12 taldek entsaiatzeko ahalmena ematen du.

 

HELBURUAK

  • Autogestioan oinarritutako proiektuak sustatu, gazteak talde lanean lan egitera animatu eta beren proiektuen arduradun izan daitezen lortu.

  • Lanera espazioen sorrera bultzatu errealitate ezberdinetako gazteak elkarbizi ditezen.

  • Epe laburrean Tolosako musika taldeen elkarte bat sortu dadin eragin.

  • Gazteen sormen eta berrikuntza ahalmena ezagutarazi, gazteen imajin positiboa sustatuz.

  • Gazteen errealitatetik abiatuz, gazteen sormen musikala bultzatu, elementu tekniko, aholkularitza eta baliabide ezberdinak eskainiz.

  • Tolosako musika arloko sortze-lana Tolosan zehar zabaldu.

 

AMAROTZEKO ENTSEGU LOKALAK ARAUTEGIA

  • Ordutegia. Erabilera ordutegia astelehenetik ostiralera 10etatik 14etara eta 16etatik 21:30etara eta larunbata 12etatik 14etara eta 17etatik 20etara.

  • Garbiketa. Edifizioa eta bainuen mantenimentua eta garbiketarako plana erabiltzaileen artean adostuko da. Gutxienez astean behin (astelehenetan) pasako dira komunak eta espazio irekiak. Talde bakoitzaren ardura izango da bere lokalaren garbitasuna.

  • Argia. Lokal guztiek argiaren kontsumorako kontadorea dute. Kontsumo horren arabera talde bakoitzak egingo du ordainketa.

  • Lokaletan taldeentzako ezinbestekoak diren altzariak besterik ez dira sartuko (sofak, ... ez dira onartuko)

  • Lokaletan alkohola edatea eta erretzea debekatuta dago.

  • Erabiltzaileen artean jarraipen bilera bat egingo da hilean behin, hileko azkeneko ostegunean, arratsaldeko 6etan lokalean bertan. Bilera horretan udaletxeko ordezkari batek gutxinenez parte hartuko du.

  • Talde bakoitzeko arduradun batek izango du giltza eta pertsona bera izango da udalarekin harremana izango duena. Udaleko ordezkariek edozein momentutan lokaletara sartzeko aukera izango dute. Horretarako lokal guztiak irekitzeko giltza izango du. Erabiltzaileek ezin izango dute zerraila aldatu, Udalari esandako eta udalak onartutako arrazoiengatik ez bada. Giltza aldatuz gero, kopia bat entregatu beharko du Udaletxean.

  • Lokala erabiltzeak ez du eskubiderik ematen era esklusiboan erabili ahal izateko. Beharren arabera ahalbideratuko da. Materiala uzteko irtenbideak bilatuko dira.

  • Bolumena. Erabiltzaileek kontutan izango dute bolumena. Inondik ere ez da 55 dezibeliotik pasako.

  • Lehentasuna izango dute kideen erdia gutxienez Tolosarrez osaturik dauden taldeak, baita gizon eta emakumeez osaturik daudenak eta baita 30 urte bitarteko gazteek ere.

 

Entsegu lokaletako eskaera orrira joateko egin klik

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA