Hitzordua
Informazio gehiago

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA

2020ko urriaren 20ko akta

1. 2020ko urriaren 13ko ohiko bilkurako akta onartzea.

2. Onartzea Tolosa Udaleko 2020ko ekitaldiko lan eskaintza publikoa.

3. Behin betiko onespena ematea hitzarmen honi: Uzturre kaleko 10ean dagoen partzelaren jabeekin hitzarmen urbanistikoa, Uzturre kalearen berrantolaketa eta hobekuntzaren ondoriozko lurlagapenen oinarriak ezartzen dituena.

4. Onartzea Gipuzkoako Urkontsortzioarekin hitzarmena sinatzea, Tolosako Gernikako Arbola lorategiak eremuko irisgarritasuna hobetzeko urbanizazio-obrak egiteko.

5. Onartzea Tolargi SL enpresarekinhitzarmena sinatzea, Tolosako Gernikako Arbola lorategiak eremuko irisgarritasuna hobetzeko urbanizazio-obrak egiteko.

6. Onartzea Telefónica de España SAU enpresarekin hitzarmena sinatzea, haren jabetzako aireko eta/edo fatxadetako telefono instalazioak kentzeko eta telekomunikazioetako instalazio lurperatuak erabiltzeko, Tolosako Gernikako Arbola lorategiak eremuko irisgarritasuna hobetzeko urbanizazio obrak egiteko.

7. Dekretu hauen berri ematea:
    - 2020/1653 Dekretua: 2020/43 eta 2020/44 faktura zerrendak.

8. Dekretu hauen berri ematea:
    2020ko urriaren 1etik 8ra (2020/1542-2020/1606).

Gobernu batzarreko akta eskuratu