2019ko hainbat tasen borondatezko ordainketa epearen hasiera (hondakinak, ibiak, auto-taxiak, kutxazain automatikoak eta Belena bizikleta patioa)

Hitzordua
Informazio gehiago

2019ko Uztailaren 08a

Borondatezko ordain epea: 2019ko ekainaren 3tik uztailaren 8ra (biak barne).

- Tasa helbideratuta dutenei oharra: zuzenean 2019ko Uztailaren 8an kontu korrontetik pasako da tasa.

- Ez helbideratuentzat oharra: aurtengo tasa hauek helbideratzeko aukera dago ekainaren 27a arte (hau barne). Bestalde, ekainaren 14rako
bere helbide fiskalean agiri ez helbideratua jasotzen ez duenak, kopia bat eskatzeko aukera izango du UDATE zerbitzuan borondatezko epe amaiera arte.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA