Behin betiko onespena ematea Asunción Klinikaren eraikina handitu ahal izateko Xehetasun Azterlanari

2022ko Urtarrilaren 23a

Behin betiko onespena ematea Asunción Klinikaren eraikina handitu ahal izateko Xehetasun Azterlanari. Sustatzailea: Inviza SA.

Gobernu Batzarrak, bi mila eta hogeita bateko ekainaren hogeita bian, Hasierako onespena eman zion.

Informazio publiko epea: bi mila eta hogeita bateko uztailaren seitik abuztuaren laura arte. Ez zen alegaziorik aurkeztu.

Udalbatzak, bi mila eta hogeita bateko irailaren hogeita hamarrean, Ohiko Osoko Bilkuran, besteak beste, honakoa

ERABAKI DU

Lehena.    Asunción Klinikaren eraikina handitu ahal izateko, Xehetasun Azterlanari (2021eko uztailaren 29an aurkeztutakoari) behin-betiko onespena ematea.

Bigarrena.    Obra baimena lortzeko aurkezten den proiektuan justifikatu beharko da HAPOn ezarritako gehienezko eraikigarritasuna ez dela inolaz ere gainditu eta, beraz, betetzen dela.            

Hirugarrena.    Obra baimena lortzeko aurkezten den proiektuan aztertu eta zehaztu beharko da, besteak beste, eraikinaren inguruko urbanizazioa eta sarrera-irteeren funtzionamendua eta justifikatu egin beharko dira proposamenak ondo ebazten dituela klinikaren inguruan sortzen diren mugikortasun modu guztiak eta hauen arteko elkarreragina eta baita irisgarritasun araudia betetzen dela ere.

Laugarrena.    Lehenengo erabakian aipatzen den Xehetasun Azterlana Gipuzkoako Foru Aldundiari bidaltzea, Hirigintzako Plangintzako Administrazio Erregistroan gordailutu dezan, argitaratu baino lehen.

Bosgarrena.    Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea behin-betiko onespenaren erabakia, onartutako dokumentuaren arau-zehaztapenekin batera, eta baita Xehetasun Azterlana Hirigintza Plangintzako Administrazio Erregistroan jaso izanaren agiria ere.

Seigarrena.    Behin-betiko onartzeko erabakia argitaratzea Gipuzkoako Lurralde Historikoan hedapen handiena duen egunkarian edo egunkarietan.

Zazpigarrena.    Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.

Dokumentua, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hirigintzako plangintzaren erregistro administratibora bidali da 2021eko urriaren 28an.

ERREKURTSOAK

Erabakia behin betikoa da, eta bide administratiboari amaiera ematen dio. Erabakiaren kontra Administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean.

Tolosa, 2021eko azaroaren 9a.—Olatz Peon Ormazabal, alkatea.

IKUSI GAO IRAGARKIA