COVID-19aren ondoriozko konfinamendu-kasuetan, osoko bilkuretan eta gainontzeko organo kolegiatuetan tokiko ordezkarien parte-hartze telematikoa ahalbidetzeko erregelamendua

Hitzordua
Informazio gehiago

2020ko Abenduaren 30a

Udalbatzarrak, 2020ko urriaren 29an egindako Osoko Bilkuran, hasierako onarpena eman zion erregelamendu honi: COVID-19aren ondoriozko konfinamendu-kasuetan, osoko bilkuretan eta gainontzeko organo kolegiatuetan tokiko ordezkarien parte-hartze telematikoa ahalbidetzeko erregelamendua.

Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen Legearen 49.b artikuluak xedatzen duena betez, onarpen hori informazio publikorako ikusgai jartzen da hogeita hamar lanegunez, iragarpen hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, erreklamazioak aurkeztu ahal izateko.

Informazio publikorako epean erreklamaziorik aurkezten ez bada, onarpen hori behin betiko onartutzat joko da.

Jakinarazten da espedientea Tolosako Udaletxeko Idazkaritzan dagoela ikusgai.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA