Lurraldea Lan Esparruko Informazio Batzorde Iraunkorrak ohiko bilkura egingo du otsailaren 11n, 9:30etan, Pleno Aretoan

Hitzordua
Informazio gehiago

2026ko Otsailaren 11a

GAI-ZERRENDA

A) ONARTZEA AURREKO BILKURAKO AKTA.

1. puntua. Onartzea, hala badagokio, 2026ko urtarrilaren 21eko Lurraldea Lan Esparruko Informazio Batzorde Iraunkorraren ohiko bilkurakoa (01/2026).

Espedientearen kodea 2026BLUR0001. 

 

B) IRIZPEN-PROPOSAMENAK

2. puntua. Onartzea, hala badagokio, I. eranskinean zerrendatutako instalazioak, eraikuntzak eta obrak interes berezikoak edo udal-onurakoak direla deklaratzea.

Espedientearen kodea: 2026BLUR0002.

3. puntua. Hasieraz onartzea, hala badagokio, Tolosa eta Ibarra arteko mugako bidegurutzea berritzeko proiektua gauzatzeko, nahitaezko desjabetzea izapidetzeko, presako prozeduraren bidez, beharrezkotzat jotzen diren ondasunen zerrenda, eta zerrenda hori argitaratzea zein jendaurreko informazioaren izapidea irekitzea.

Espedientearen kodea: 2025NDEU0001.

4. puntua. Onartzea, hala badagokio, Tolosako Udalak San Blas auzoko urbanizaziobaldintzak hobetzeko onartutako proiektuan, desjabetu beharrekotzat jotzen diren identifikatutako ondasun eta eskubideak, eta zerrenda hori argitaratzea zein jendaurreko informazioaren izapidea irekitzea.

Espedientearen kodea: 2025NDEO0001.

 

C) INFORMAZIO ETA KONTROL ATALA

5. puntua. Berri ematea: 2026ko urtarrilari dagokion Kudeaketa Txostena.

Espedientearen kodea: 2026BLUR0002.

6. puntua. Galderak eta eskaerak

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA