GAI-ZERRENDA:
A) AURREKO BILKURAKO AKTA ONARTZEA
1. puntua. Onartzea, hala badagokio, 2026ko urtarrilaren 29an egindako aurreko ohiko bilkuraren (01/2026) akta.
Espedientearen kodea: 2026IPLE0001
B) EBAZPEN ATALA
Antolakuntza Lan Esparruko Informazio Batzorde Iraunkorra.
2. puntua. Onartzea, hala badagokio, Tolosako hiri-garraio kolektiboaren zerbitzu publikoa kudeatzeko zerbitzu-kontratuaren espedientearen irizpena eta lizitazioari hasiera ematea.
Espedientearen kodea: 2026SABI0001
3. puntua. Onartzea, hala badagokio, BPXport XXI, S.L.U. merkataritza-sozietatearen 2022, 2023 eta 2024ko ekitaldietako diru-sarreren eta gastuen kontuen azterketa jasotzen duten txostenen irizpena. Ekitaldi horietako kanon aldakorra likidatzea, eta kontratuaren likidazioari hasiera ematea.
Espedientearen kodea: 2021CSER0002 / 2023EJEC0014
Lurraldea Lan Esparruko Informazio Batzorde Iraunkorra.
4. puntua. Onartzea, hala badagokio, I. eranskinean zerrendatutako instalazioak, eraikuntzak eta obrak interes berezikoak edo udal-onurakoak direla deklaratzea.
Espedientearen kodea: 2026BLUR0002.
5. puntua. Hasieraz onartzea, hala badagokio, Tolosa eta Ibarra arteko mugako bidegurutzea berritzeko proiektua dela-eta nahitaezko desjabetzea presako prozeduraren bidez izapidetzeko beharrezkoak diren ondasunen zerrenda, eta zerrenda hori argitaratzea zein jendaurreko informazioaren izapidea irekitzea.
Espedientearen kodea: 2025NDEU0001.
6. puntua. Onartzea, hala badagokio, Tolosako Udalak San Blas auzoko urbanizazio-baldintzak hobetzeko onartutako proiektuan, desjabetu beharrekotzat jotzen diren identifikatutako ondasun eta eskubideak, eta zerrenda hori argitaratzea zein jendaurreko informazioaren izapidea irekitzea.
Espedientearen kodea: 2025NDEO0001.
Herritarrak Lan Esparruko Informazio Batzorde Iraunkorra
Ez du ezer aurkeztu.
Proposamenak: Ez du ezer aurkeztu.
C) INFORMAZIO ETA KONTROL ATALA
7. puntua. 2/2026 kreditu-aldaketaren berri ematea. Kreditu transferentzien modalitatekoa da.
Espedientearen kodea: 2026AUKA0001
8. puntua. Alkateak eta zinegotzi delegatuek emandako dekretuen berri ematea.
9. puntua. Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako erabakien berri ematea.
10. puntua. Galderak eta eskaerak.
10.1 puntua. Tolosako hiltegiko Mankomunitatearen eta hiltegia lehen sektorerako proiektu garrantzitsu gisa defendatzeko eskaera, azken 12 hilabeteetako informazio eta gardentasun faltaren aurrean.


.jpg)

