Jaiak berdinzaleago bihurtzeko gida

Hitzordua
Informazio gehiago

Proiektu honen abiapuntua 2010. urtean izan zen, martxan jarri zenean Tolosako Elkarte gastronomikoen eragina herriko dinamikan: gogoetarako eta eraldaketarako partaidetza prozesua.

2013 eta 2014an, Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza bat medio, prozesua hedatu eta parte-hartzaile bihurtu zen, Tolosako jaietan emakumeen aukera berdintasuna handitzeko. Azken helburua zen herritar guztiekin batera Tolosako jaiak berdinzaleago bihurtzea, eta asmo horrekin jarraituko dugu aurrerantzean ere.

Prozesuan 40 herritar inguruk parte hartu zuten: batzuk herriko hainbat elkarte ordezkatzen, beste batzuk interes pertsonalarengatik, eta udal teknikari eta udal gobernuko ordezkariek ere hartu zuten parte. Prozesu honetan, partaideek Tolosako Sanjoanak eta Inauteriak, besteak beste, aztertu zituzten, eta jai horietan gizon eta emakumeen artean zeuden ezberdintasun eta desorekei buruz hausnartu zuten, haiek baloratu eta eraldaketarako neurriak proposatu zituzten. Jaiak berdinzaleagoak izateko, 100 proposamen eraldatzaile baino gehiago bildu ziren, eta definitu zuten, era berean, Tolosako edo Euskal Herriko edozein jai antolatzeko bermatu beharko litzatekeen filosofia.

Prozesu honetan ateratako ideia eta hausnarketa guztiak jaso dira Berdintasun Departamentuak bultzatu duen Jaiak berdinzaleago bihurtzeko gidan.

 

 
EranskinaTamaina
PDF icon Jaiak Berdinzaleago bihurtzeko GIDA.pdf4.77 MB

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA