Tolosaren etorkizuneko hirigintza-garapenak jarraitu behar dituen irizpideak eta jarraibideak eta, zehazki, etorkizunerako hirigintza-antolamendua zehazteko oinarriak.
Zerbitzuen karta deritzon dokumentuaren bidez, Udalak azaltzen dizkie herritarrei berez dagozkion zerbitzuak, herritar hauek zerbitzuak jasotzerakoan dituzten eskubideak eta zerbitzuak eskaintzerakoan hartzen dituen kalitate konpromezuak.
Udal departamentu honen ardura da, besteak beste, berdintasunarekiko Tolosako Udalaren konpromisoa sendotzea, herritarren jabetza eta partaidetza sustatzea, bereziki emakumeena, gaiarekiko sentsibilizazioa areagotzea, indarkeria sexista identifikatzeko, prebenitzeko eta desagerrarazteko lan egitea.
Enplegua suspertzeaz, merkataritza indartzeaz, feriak antolatzeaz, turismoari bultzada emateaz eta informazioa zabaltzeaz arduratzen dira departamentuok.
Udaletxeko langileen kudeaketa, lanpostu deialdiak eta kontratazioak burutzea,etab. Informatika gaiak, beti ere, Udaletxe barneko funtzionameduari zuzenduta.
Gizarte Zerbitzuak prestazio eta zerbitzu multzo bat dira eta erantzuten diete pertsonek dituzten behar eta eskeei honako gai hauetan: norbera modu autonomoan moldatzeko edota familian, komunitatean eta, oro har, gizartean integratzeko.
Departamentu honen ardura da administrazio egintzaren fede eta berme juridikoa ematea; horrekin batera, izapide edo tramiteak herritarrei erraztea eta beraien inguruko informazioa ematea.
Departamentuaren egitekoak dira, ingurumenaren arloko udal programak, ekimenak eta jardunak planifikatzea, diseinatzea eta egitea, Udalak egin beharreko obren exekuzioa, hainbat zerbitzuren kudeaketa (kaleko argiak, hondakinen bilketa, kale garbiketa, etab).
Departamentuaren egitekoak dira, kultura, gazteria eta jaien arloko udal programak, ekimenak eta jardunak planifikatzea, diseinatzea eta egitea; kultura sustatzea; kultur azpiegiturak kudeatzea; herriko kultura, gazteria eta jaietako eragaileen jarduerak sustatzea.
Ogasun departamentuari dagokio udalaren baliabide ekonomikoak kudeatzea, diru sarrerak eta gastuak, kobrantzak eta ordainketak, udal aurrekontuaren kudeaketa, etab.
Azaroaren 25a, 'Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna' dela eta, Tolosako udalak Bilgune Feministarekin batera zenbait ekimen antolatu ditu, indarkeria sexistako adierazpen ororen aurka daudela adierazteko.
AZAROAREN 22an, larunbata
12:00etan: Flashmoba:
Honekin lortu nahi duguna dan, heziketa eta jolasa uztartuz, emakumeek jasaten duten indarkeria matxistaren kontra mobilizatzea eta sentsibilizatzea, baita emakumeen jabekuntzaren aldeko jarrera adieraztea ere. Azken finean, biolentziaren kontrako jarrera aktiboa izatea.
Aurten Pirritx, Porrotx eta Marimototsen, Bizipoza lanaren baitan kokatzen den “Bi gerezi gorri”-ren abestia aukeratu dugu, era erraz eta pedagogikoan aniztasun sexuala aldarrikatzen duelako. Maialen Lujanbiok egin du letra, Xabier Zabalak musika, eta Donostiako Gazte Orkestra Sinfonikoak interpretatu.
Koreografia, Katixa Pereak, Udaberri Dantza Taldeak (Iñigo Irurzun, Oinatz Martínez, Miren Izagirre eta Irati Artutxa) eta Lorena Ortiz de Zaratek diseinatu dute. Flashmoba, Pirritx eta Julen Telleriak aurkeztuko dute. Flashmoban parte hartu nahi dutenek kamiseta txuria eraman behar dute soinean.
12:45ean: Batukada Feministaren emanaldia: Tolosako Jabetze Eskolako ikasleek eskainiko dute emanaldia eta bide batez, jarraian egingo den manifestazioa girotuko dute.
19:00etan: Elkarretaratzea, udaletxearen aurrean “Indarkeria sexistarik gabeko herri baten alde” lelopean.
AZAROAREN 29AN, larunbata
BELDUR BARIK TOPAKETA UROLA-GARAIAN
Topaketaren egitaraua
Zumarragako Zelai Aristi Kultur Etxean
16:00: Autobusen helduera Zumarragara eta ongi etorria
16:30: Ikastaroak:
Gure gorputza jabe: hilekoa bizitzeko moduak
Desiraren laborategia
Autodefentsa feminista
Rap feminista
19:30: Kalejira
20:00: Luntxa
20:30: Urretxun, Labeaga Areto Nagusian, sari banaketa
22:15: Urretxutik autobusen irteera
Doako autobusak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik aterako dira.
TOLOSATIK AUTOBUSA ATERAKO DA. Egun batzuk lehenago komunikabideen bidez, sare sozialetatik, eta Udalaren ohiko bideetatik (web orria, facebook, twitter...) jakinaraziko da Tolosatik aterako den autobusaren inguruko informazioa. Autobusean izena emateko: jarrera@beldurbarik.org eta berdintasuna@tolosakoudala.net edo 943-67.03 83 telefonora deitu.
BELDUR BARIK LEHIAKETAKO HERRIKO BOZKETAN PARTE HARTZEKO:
Iaz bezala, aurten ere aukera dago Herri bozkaketan parte hartzeko. Epea: bihar, azaroak 21 ostirala, goizeko 08:00etan zabalduko da eta azaroaren 25ean, asteartea, gaueko 23:59ean itxi.
ABENDUAREN 19an, ostirala
20:00etan: Hi, haiz, hi! Jaialdia TOPICen, Tolosako ikastetxeko Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleekin antolatutako ekimena.