Euskara eta Hezkuntza sailak kudeatutako hezkuntza programen konturako zenbait dirulaguntza arautzen dituen ordenantza

Ordenantza honen helburua da Tolosako Udaleko Hezkuntza Sailak kudeatutako eta Tolosako irakaskuntza arautuko ikastetxeek edo irabazi-asmorik gabeko guraso elkarteek dirulaguntzak eskatzeko eta haiek emateko prozedurak arautzea.

Ordenantza honen bidez diruz lagunduko diren jarduerak:

  • Haur, nerabe, gazte eta familien edo bizikidetza-unitateen heziketan lagungarriak diren curriculumaz/eskolaz kanpoko programak; bereziki, haur, nerabe, gazte zein familien edo bizikidetza unitateen garapen intelektual, afektibo, artistiko eta harremanezkoa helburu duten eta balioak sustatzen dituzten ekintzak.

  • Tolosako hezkuntza zentroetan familien zaintza eta lan-jarduera bateragarria egiteko kontziliazio programak.

Dirulaguntzak norgehiagoka prozedura bidezkoak izango dira.

Honako dirulaguntza lerro hau arautzen da oinarri hauetan:

  • Tolosako ikastetxeetan curriculumaz/eskolaz kanpoko programak eta zaintza eta lan-jarduera bateragarria egiteko kontziliazio programak garatzeko dirulaguntzak ikastetxe eta guraso elkarteei.