Jarduera fisikoa eta kirol orientatzaile-zerbitzua

Hitzorduak

Ohitura osasungarriak sustatzeko eta pertsona bakoitzaren beharretara egokitutako ariketa fisikoa gidatzeko zerbitzua da. Ikuspegi integrala hartzen du aintzat, horretarako beste profesional batzuekin koordinatuz (medikuak, psikologoak, nutrizionistak,…); izan ere, jarduera fisikoaz harago, auto zaintzaren eta ongizatearen kultura sustatzeko asmoa baitu. Programatuta dauden taldeko jarduerei, proiektu berriak gehituko dira.

NOLA FUNTZIONATZEN DU?

  1. Harremanetarako telefonoa edo posta elektronikora idatzi. Anbulategitik ere har daiteke hitzordua.
  2. Pertsonaren diagnostikoa egin.
  3. Ariketa fisikoari lotutako plangintza proposatu, pertsonaren ezaugarriak aztertuta.
  4. Jarraipena egin..

Jarduera fisiko eta kirol orientatzailearekin hitzordua hartu:

Ordutegia

  • Astelehena 11:00 - 13:00
  • Osteguna 15:00 - 17:00
  • Ostirala 08:00 -10:30

Harremanetarako

  • 688 840 425
  • mugitolosa@tolosa.eus

Jarduera fisiko eta kiroletako orientazio zerbitzuaren eskuorria

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA