Ipuin txokoa

 

Miriam Mendoza ipuin kontalariaren saioak ikasturtean zehar hilean behin izan ohi dira, ostiraletan 18:00etatik aurrera. 3 urtetik gorako haurrei zuzenduak daude eta gurasoek parte hartzea gomendatzen da, aukera paregabea baita etxean umeei ipuinak nola kontatu ikasteko. Saioa amaitutakoan, umeei kontatutako ipuinen liburu-gida banatzen zaie gurasoei, etxean kontatu ahal izateko.

Gogoratu:

  • Haurrak ez badu gelditzeko gogorik, ez behartu; urtean zehar saio gehiago izango dituzu berriro saiatzeko.
  • Lehenengo saioetan berarekin batera eseri, ipuinak gusturago entzungo ditu eta.
  • Aspertzen eta aztoratzen hasten denean, joateko ordua da. Gainontzeko entzuleok eskertuko dizuegu.
  • Saioa hasi aurretik, komunetik pasatzea komeni da.
  • Gelan sartu baino lehen, zapatak kendu eta kanpoan utzi.
  • Saioa hasita badago, ezin da sartu.
  • Saioetarako zeinu-hizkuntzako zerbitzua behar baduzu, aldez aurretik jakinarazi behar diguzu liburutegian.

Gainera, baldintza eta arau hauek bete beharko dira:

  • Saioetan parte-hartzeko beharrezkoa izango da izena ematea, bai haurrentzat eta bai helduentzat.
  • Aforo mugatua izango da: 35 pertsona guztira.
  • Gomendatzen da saioa hasi baino 15 minutu lehenago etortzea.
  • Izena eman baduzu eta azkenean saiora etortzeko aukerarik ez baduzu, abisa ezazu aurretik liburutegian. Modu horretan, lekurik gabe geratu den jendeari aukera emango diozu saioan parte hartzeko.

Izen-ematea:

  • Izen-ematea aurrez aurre izango da, Haur liburutegiko 1. solairuan.

  • Izen-ematea saioa baino 10 egun lehenago irekiko da. Adib. urtarrilaren 17rako izen-ematea urtarrilaren 7an irekiko da. Normalean astearteak izan ohi dira, baina jai-eguna bada, asteazkena izango da.

  • Heldu bakoitzak 3 pertsonarentzat eman dezake izena gehienez (heldu bat eta bi haur), baina kasu bereziak aztertuko dira.

  • Norberaren zaintzapeko umeentzat eman behar da izena, baina kasu bereziak aztertuko dira.

  • Behin saioa beteta, itxarote-zerrenda irekiko da. Bertan izena ematen dutenak lehenetsiko dira hurrengo saiorako.

2025-2026 ikasturteko saioen datak:

  • Urriak 10 (izen ematea irailaren 30etik aurrera)
  • Azaroak 7 (izen ematea urriaren 28tik aurrera)
  • Abenduak 12 (izen ematea abenduaren 2tik aurrera)
  • Urtarrilak 16 (izen ematea urtarrilaren 7tik aurrera)
  • Otsailak 20 (izen ematea otsailaren 10etik aurrera)
  • Martxoak 20 (izen ematea martxoaren 10etik aurrera)
  • Apirilak 24 (izen ematea irailaren 14tik aurrera)
  • Maiatzak 22 (izen ematea maiatzaren 12tik aurrera)

Ipuin txokoko gidak urtez urte: