Irakurgailu elektronikoen mailegua

Tolosako Udal Liburutegiak liburu elektronikoen irakurgailuak jartzen ditu erabiltzaileen esku maileguan eramateko.

Ondorengo irakurgailuak eraman daitezke etxera maileguan:

Irakurgailu modeloa Kopurua
Bq Cervantes 3
SPC Dickens Light Pro 1
Kobo Libra 2 1

Liburutegiak irakurgailua hutsik ematen du maileguan, eta erabiltzaileak deskargatu beharko du nahi duen liburua irakurgailura. Horretarako, eLiburutegia plataforman agertzen den Laguntza atala irakurtzea gomendatzen dugu. eLiburutegia erabiltzeko ezinbestekoa da Adobe ID bat sortzea. Laguntza behar baduzu pausoak jarraitzeko, liburuzainarekin hitz egin ezazu. Gainera, liburutegian irakurgailua kargatu ahal izateko ordenagailu bat izango duzu.

Irakurgailu elektronikoak mailegatzeko arauak eta baldintzak

Irakurgailuen mailegua egiteko ondorengo arau eta baldintzak bete beharko dira, eta arau horiek onartzen dituzula dioen dokumentua sinatu beharko duzu.

  • 12 urtetik gora izatea eta liburutegiko edo EIPSeko (Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea) edozein liburutegiko bazkide izatea.
  • 18 urte beherakoek gurasoaren/tutorearen baimena beharko dute irakurgailua mailegatzeko.
  • Maileguaren iraupena hiru astekoa (21 egun) izango da, eta ezingo da luzatu.
  • Pertsona bakoitzeko irakurgailu bakarra mailegatuko da.
  • Irakurgailuaren arduradun osoa erabiltzailea izango da, eta maileguak irauten duen bitartean gailua gordetzeaz eta zaintzeaz arduratuko da.
  • Liburu elektronikoen irakurgailuak arazoren bat badauka edo gaizki funtzionatzen badu, berehala eman beharko zaio horren berri liburutegiari.
  • Erabiltzaileak ezin izango ditu aldatu gailuaren aplikazioak eta osagaiak.
  • Gailua ezin izango zaio beste pertsona bati utzi.
  • Gailua modu egokian erabiliko da, egoera onean itzul dadin liburutegira.
  • Liburutegia ez da izango gailuetan gera daitezkeen datu pertsonalen eta euren gaineko erabileraren erantzule.

GALTZEAK EDO HONDATZEAK

  • Irakurgailua galdu edo hondatuko balitz, liburutegiak erabakiko du nola ordezkatu galera hori.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA