Mendi Tour Tolosa

Hitzordua
Informazio gehiago

Mendia eta abentura gaien

FILM LABUR LEHIAKETA

 11. Mendi Tour Tolosa


 

Oinarriak 2021

Tolosako Udalak Mendi Tour Tolosa zine zikloaren egitarauaren baitan film laburren lehiaketa antolatu du. Lehiaketaren oinarriak honakoak dira:

Parte-hartzea:

  • Nahi duen orok har dezake parte, adin, nazionalitate edo beste inolako mugarik gabe.

  • Partehartzaile bakoitzak gehienez 2 lan aurkez ditzake.

Gaia:

Film laburrak mendiarekin edota abenturekin zerikusia duten esperientziei buruzkoak izango dira.

Laburmetraien baldintzak:

  • Lanak edozein hizkuntzatan aurkeztu daitezke.

  • Lanek ez dute 5 minutu baino gehiagoko iraupena izango, izenburuak eta kredituak barne.

  • Lanek formatu digitalean egon beharko dute.

  • Artxibo mota: mpg4 / avi / mov

  • Konpresioa: H264

  • Frame size: 1920x1080 edo 1280x720

  • Lanak orijinalak, aurretik argitaratu edota saritu gabekoak izan beharko dira.

Lanen aurkezpena:

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek ondorengo dokumentuak aurkeztuko dituzte:

  1. I Eranskineko instantzia (hemen)

  2. Film laburra formato digitalean
     

Non eta nola:

  • Tolosako Udaleko Udate Zerbitzuan (Plaza Zaharra, 6 – 20400 TOLOSA).

  • Bi artxiboak WeTransfer bidez kultura@tolosa.eus e-postara bidaliz.

Aurkezteko azken eguna 2021eko otsailaren 18a izango da.

Sariak:

  • Bi sari emango dira, bata 600 eurokoa irabazle nagusiarentzat eta bestea 400 eurokoa, Tolosaldeko lanik onenarentzat.

  • Erabakia epaimahaiak hartuko du eta apelaezina izango da.

  • Erabakia 2021eko otsailaren 26an jakinaraziko da Udaleko web orrian.

  • Gutxieneko kalitaterik bermatzen ez bada epaimahaiak saria ez ematea erabaki dezake.

Epaimahaia:

Epaimahaia gaiarekin lotura duten adituek osatuko dute.

Film laburren proiekzioa:

Aukeratutako film laburren proiekzio, banaketa eta komunikazio publikoaren eskubideak Tolosako Udalari utziko zaizkio esklusiboki.

Aurkeztutako laburmetraiak Mendi Tour Tolosa zikloko programaren barruan sartu ahal izango dira.

Onartzea:

Lehiaketan parte hartzeak esan nahi du arau hauek onartzen direla, eta hauetan jasotzen ez den guztian antolatzaileek egokiena erabakiko dute.

 

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA