Palkoen zozketa

ZEZEN PLAZA. IÑAUTERIKO PALKOEN ZOZKETA 2018

Nola salduko dira?

  • Interesa dutenen artean zozketa egingo da.

  • Izena ematea Kultur Etxean egingo da, urtarrilaren 22tik 25era, biak barne, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

  • Zozketa publikoa izango da, urtarrilaren 26an Topic-en, 19:00etan.

Zozketaren nondik norakoa:

  • Zaldunita, Astelenita, Asteartitako palkoak zozketatuko dira.

  • Aukera berdintasuna bermatzeko, pertsona batek egun bakoitzerako palko bakarra baino ez du erosterik izango. Zozketarako izena ematerakoan palkoan egongo diren 12 lagunen izen abizenak eta NAN zenbakia eman beharko dira. Zozketan talde osoa batera sartuko da eta zerrendako lehena taldeko ordezkaria izango da. Talde guztia zozketatik kanpo geratuko da baldin eta:

    • Hamabi lagunen datu guztiak azaltzen ez badira.

    • Emandako datuak zuzenak ez badira.

    • Datu bera talde bat baino gehiagotan egongo balitz.

    • Aukera berdintasunaren kontrako jokabidea atzemango balitz.

  • Zozketan talde bakoitzari zenbaki bat egokituko zaio. Horrela, 1 zenbakia duena lehenengoa izango da nahi dituen palkoak erosi ahal izateko, 2 zenbakia duena bigarrena eta horrela palkoak bukatzen diren arte.

  • Talde bakoitzak egun bakoitzeko palko bakarra erosi ahal izango du, alegia, gehienez hiru palko erosi ahal izango ditu; bat egun bakoitzeko.

  • Palkoak osorik erosi behar dira. Alegia, palkoa zatiezina da, 12 sarrera erosi behar dira.

  • Palkoak zozketa une berean jaso eta esku dirutan ordaindu behar dira. Palko batek 30 € balio ditu (2,50 € x 12).

  • Zozketaren ondoren palkoren bat saldu gabe geldituko balitz, gainerako sarrerekin batera salduko da. Sarrera horiek banaka saldu ahal izango dira.

  • Zozketa garaian sortu daitezkeen gorabeherak, bertan egongo den udal ordezkariak konponduko ditu.

EranskinaTamaina
PDF icon Palkoen zozketa. Informazioa.pdf47.68 KB