Palkoen zozketa

Emaitzak egunez egun. Ostegun gizena 16tik aurrera eta gainontzeko egunetan 26tik aurrera erreserbak.

 

Izen-emateak on-line (www.tolosa.eus) egin ahal izango dira (laguntza behar izanez gero, Kultur Etxeko bulegoan) otsailaren 11tik 13ra, biak barne. Bulegoko ordutegia: 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Zozketan parte hartzeko interesatu bakoitzak (adinez nagusia) eskaera bakarra aurkeztu ahal izango du egun bakoitzeko. Bere izen-abizenak, NAN zenbakia, telefonoa, eta e-maila. Izena ematerakoan,  interesatuak jarritako e-mailera zenbaki bat iritsiko zaio eta zenbaki hori izango da zozketan parte hartuko duena. Egun bakoitzerako zozketa bat egingo da. Zozketako emaitzekin, otsailaren 14an edo 15ean Kultur Etxetik pasa beharko da, norberaren NAN-arekin, palkoko sarrerak hartzera eta ordaintzera. Ordainketa kreditu txartel bidez egingo da. Zozketan sarrerak lortutako norbaitek sarrera horiek hartuko ez balitu, zozketa egunean sortutako itxaron zerrendakoei eskainiko zaizkie.
Palkoak zatiezinak dira, osorik erosi behar dira, hau da, 12 sarrera palkoko.  Interesatu bakoitzak egun bakoitzerako palko bakarra erosi ahal izango du.

PALKOETARAKO ZOZKETA publikoa izango da otsailaren 14an Kultur Etxeko Areto Nagusian, arratsaldeko 18:00etan. Zozketa garaian sortu daitezkeen gorabeherak, bertan egongo den udal ordezkariak konponduko ditu.