Kartel lehiaketa

Hitzordua
Informazio gehiago

  • Bosgarrenez antolatu da lehiaketa. Kartelak aurkezteko azken eguna maiatzaren 4a izango da, eta irabazleak 500 euro eskuratuko ditu.

Tolosako udaleko Kultura, Jaiak eta Gazteria sailak osatu ditu 2018ko San Joan jaien kartel iragarkitzailea hautatuko duen V. lehiaketako oinarri-arauak.

Nahi duen orok har dezake parte. Maiatzaren 4a baino lehen (barne) aurkeztu behar dira lanak Antonio Maria Labaien kultur etxean, goizeko 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostiralera. 500 euroko saria egongo da jokoan.

Honako baldintza hauek dira bete beharrekoak:

  • Sanjoanak 2018 / TOLOSA izango da kartel guztietan agertuko den testua.

  • Obra horiek, ideia nahiz edukiari dagokionez, originalak izan beharko dute.

  • Neurri bertikala izan beharko dute: 50x70 zentimetro, eta gutxienez 300 ppp-ko erresoluzioa.

  • Kolorea eta teknika aukerakoa.

  • Generoen irudikapenean erabilitako irudiek oreka bilatuko dute, rol eta estereotipo tradizionalak azpimarratu gabe, eta sexu, arraza, adin, kultura edo sexu-aukeraren arloan diferentzien tratamendu gutxiesgarria ekidinez.

  • Kartelaren atzean egileak adina eta leloa zehaztu beharko ditu, eta kartazal batean izen-deiturak, helbidea eta telefonoa adieraziko ditu. Kartazalaren kanpoan, berriz, izenburua eta egilearen adina.

Epaimahaia Kultura, Jaiak eta Gazteria departamentuak izendatuko du. Lehiaketara aurkeztutako kartel guztien artean epaile taldeak aukeratutako sail bat jendaurrean erakutsiko da, Antonio Maria Labaien kultur etxeko aretoan. Aukeratutako lan hauen artetik aterako da irabazlea, herritarren botoek erabakita. Botoak kultur etxean bertan edo tolosa.eus web orrialdean eman ahalko dira.

Oinarriak atxikita.

Norbaitek informazio gehiago beharko balu, Kultur etxera jo dezake, 943 670 383 telefonora deitu edo kultura@tolosa.eus -era idatzi.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA