Berdinsex aholkularitza sexologikoa

Jakina da, gaur egun, gazteek zein helduek informazio asko daukagula berdintasuna eta sexuaren inguruan.

Baina informazio asko izateak ez du esan nahi ligatzeko orduan lotsarik edo segurtasun faltarik ez agertzea, bikote mailan nola jokatu behar den beti jakitea, desioaren orientazioaren inguruan dudarik ez izatea, bikote bat apurtzean egonezina sortuko ez denik, jakitea zein den antisorgailu egokiena kasu desberdinetan eta sortu daitezkeen sexualitate inguruko hainbat galdera, lagunekin eta aldizkarien bidez erantzuteko zailak direnak.

  • Non: Tolosako Kultur Etxean. Trianguloa, 1
  • Noiz: Hilabeteko azken asteazkenetan (abuztuan izan ezik)
  • Ordutegia: Arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara
  • Posta elektronikoa: berdinsex@gmail.com
  • Nola: Zuzenean azaldu, edo postaren bidez hitzordua eskatu edo inprimakia bete.
  • Elkarrizketa pertsonalekin (indibidualak, bikotean edo lagunekin)

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA