Olentzaroren basoa

Juan Kruz Igerabideren "Eguberria" liburua ardatz, 2018. urteaz geroztik, Zumardia Elkartea, Tolosako Udalaren laguntzarekin batera, buru-belarri aritzen da Gabon egunetarako Elosegi Parkea atontzen. Abenduaren erdialdetik aurrera izaten dute aukera herritarrek Parkea bisitatzeko, ordubete pasatxo irauten duen ibilaldi antzeztuaren baitan. Eguberriaren zentzua berreskuratzea helburu, eguzkiak neguko solstizioan duen lekua nabarmentzen da kontakizunean. Horrekin batera, naturaren menpeko herri nekazari baten beharrei erantzuten dien usadio zaharrak gogora ekartzeko aukera ematen du kontatzen den istorioak, eta halaber, garai haietan bereziki emakumeek egiten zituzten lanen garrantzia bistaratzen da.

Argazkia: Zumardia elkartea

 

 

EranskinaTamaina
PDF icon OLENTZAROREN BASOA.pdf82.76 KB