Eraldaketarako kontuak antzezlana

Hainbat euskal udaletan antolatu den Asteklima ekimenaren barruan, antzezlan berezia antolatuko dugu haur liburutegian Tolosako Ingurumen Zentroarekin batera. Irailaren 29an izango da, 17:30ean, 3. solairuan. Itziar Saenz de Ojerrek eskainia, ERALDAKETARAKO KONTUAK antzezlanak ikusleen artean klima aldaketa eta energia iturrien inguruan kontzientzia pizteko asmoa izango du.

45 minutu inguruko iraupena izango du, aforo mugatuarekin (35 pertsona), haur zein heldu. Izen ematea HEMEN.

Ekintzaren osagarri gisa, interesgune bat sortuko dugu haur liburutegian.