Ipuin txokoa

Miriam Mendoza ipuin kontalariaren saioak ostiraletan egin ohi dira, arratsaldeko 18:00tatik aurrera. 3 urtetik gorako haurrei zuzenduak daude, eta gurasoek parte hartzea gomendatzen da, aukera paregabea baita etxean umeei ipuinak nola kontatu ikasteko. Saioa amaitutakoan, umeei kontatutako ipuinen liburu-gida banatzen zaie gurasoei, etxean kontatu ahal izateko.

Gogoratu:

  • Haurrak ez badu gelditzeko gogorik, ez behartu, urtean zehar saio gehiago izango dituzu berriro saiatzeko.
  • Lehenengo saioetan berarekin batera eseri, ipuinak gusturago entzungo ditu eta.
  • Aspertzen eta aztoratzen hasten denean, joateko ordua da. Gainontzeko entzuleok eskertuko dizuegu.
  • Saioa hasi aurretik, komunetik pasatzea komeni da.
  • Gelan sartu baino lehen, zapatak erantzi eta kanpoan utzi.
  • Saioa hasita badago, ezin da sartu.

Gainera, baldintza eta arau hauek bete beharko dira:

  • Saioetan parte-hartzeko beharrezkoa izango da webgunean izena ematea, bai haurrentzat eta bai helduentzat.
  • Aforo mugatua izango da: 30 pertsona guztira (helduak eta haurrak kontuan hartuta).
  • Gomendatzen da saioa hasi baino 15 minutu lehenago etortzea.
  • Izena eman baduzu eta azkenean saiora etortzeko aukerarik ez baduzu, abisa ezazu aurretik liburutegian. Modu horretan, lekurik gabe geratu den jendeari aukera emango diozu saioan parte hartzeko.

Ipuin txokoko gidak urtez urte: