Tolosako Udalak eta SPRIk Usabal industriagunea berritzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Cita previa
Más información

Ayuntamiento de Tolosa
23/05/2017 | Desarrollo Económico y Empleo

Hitzarmenaren xedea Tolosako Udalaren eta SPRILUR-n arteko lankidetza esparrua finkatzea da, Usabal industriagunea eraberritzeko egingarritasun tekniko, ekonomiko eta kudeaketakoa aztertzeko beharrezkoak diren jarduerak gauzatzeko.

Usabal industriaguneak 124.000 metro karratu ditu eta 62 enpresa daude bertan kokatuta egun. Eskaintzen diren 113 lokaletatik 79 daude okupatuak, guztien %70a. Enpresa gehienak txikiak dira, 10 langiletik behera baitituzte, baina badira ordea 100 langile inguru dituztenak ere. Hori kontuan izanik, industriagunea aztertuko du Tolosako Udalak, duen potentzialaz jakitun, egungo beharrizanei erantzuteko eta jardueren garapen arrunta bermatzeko garaian industriaguneak beharko lituzkeen aktuazioak finkatzeko.

Hainbat fasetan burutuko da egingarritasun azterketa eta bi aldeek osatutako Jarraipen Batzorde bat arduratuko da lanen garapen egokia bermatzeaz.

  1. Fasea: Industriaguneari buruzko diagnostiko bat gauzatuko da. Horretarako, bertan dauden enpresak eta horien jarduerak aztertuko dira. Honetaz gain, hirigintza eta eraikigarritasunari dagokionean dituzten beharrizanak ere behatuko dira, hala nola: egungo azpiegituren egoera, industrialdea egokitzeko behar diren beste azpiegiturak, eta enpresei laguntzeko behar diren zerbitzu aurreratuak.
  2. Behin diagnostikoa eginda, industrialdea eraberritzeko beharrezkoak diren aldaketen eta horiexek burutzeko aurrera eraman beharreko inbertsioen proposamen txostena aurkeztuko da.
  3. Eta azkenik, balioetsitako inbertsioak finantzatzeko aukerak aztertuko dira eta Industrialdea Kudeatzeko Gobernantza sustatuko da, industrialdea modernizatu eta egoki mantentzeko tresna gisa.

Olatz Peon Ormazabal Tolosako alkateak "lankidetza publiko-pribatua" goraipatu du, ongizatea lortzeko bidean elkarlan horrexek eman dituen fruituak nabarmenduz: "Erakunde publikoek lurzorua prestatzen dugu eta enpresek erabiltzen dute, beraiek ongarritzen dute lurra. Ideiak proiektu bilakatzen dira bertan, eta ondoren gizartean eragin positiboa du beraiek burututako lanak".

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA