Errefuxiatuen harreran aktiboki laguntzeko adierazpena irakurri dute erakunde eta elkarte ezberdinek

Cita previa
Más información

Ayuntamiento de Tolosa
15/05/2017 | Servicios Sociales y Salud
  • Euskal instituzioen eta gizarte zibilaren ordezkaritza zabal batek lagunduta, Adierazpen Instituzional bat irakurri du Iñigo Urkullu lehendakariak, Europan bizi den krisi humanitarioaren aurrean
 

Euskal instituzioen eta gizarte zibilaren “jarrera eta konpromisoa” eskaini ditu lehendakariak errefuxiatuen harreran aktiboki laguntzeko eta dagozkion eskumenen eta ahalbideen esparruan beharrezko bitartekoak eta baliabideak jartzeko. Gaur goizean Adierazpen Instituzional bat irakurri du Urkulluk Lehendakaritzan, errefuxiatuekin Europan bizi den krisi humanitarioaren aurrean, ondokoak lagun zituela: Eusko Jaurlaritzako sailburuak eta Euskadiko instituzioen ordezkaritza zabal bat; alderdi politikoak; alkateak, Tolosako alkate Olatz Peon Ormazabal ekitaldian izan da; elkarteen eta GKEen ordezkariak; gizarte zibileko kideak; eta euskal epailetzaren arduradunak. 

Lehendakariak adierazi duenez “Euskadiko politikaren ordezkari garen aldetik, ezin dugu onartu modu akritiko batean krisi honen aurrean Europar Batasunak emandako erantzun murritza eta eraginik gabea” eta gogorarazi du 2016an bakarrik, 5.000 pertsona hil direla Meditarraneoan, gehienak gerratik ihesi. 

Hala, gaur goizean irakurritako adierazpenean, euskal instituzioek eta gizarte zibileko erakundeek konpromiso bat “eskatu eta eskaintzen” dute krisi humanitario horri erantzun eraginkor bat emateko, hori guztia “solidaritate, erantzukizun eta legaltasun printzipioari” eutsiz. 

Horretarako, Laguntza Sistema Osagarri bat sortzea proposatu da pertsonei harrera egiteko, lankidetza egituratu baten bitartez, non Eusko Jaurlaritza, Udalak, Foru Aldundiak eta erakunde sozialak lankidetzan arituko diren Espainiako Gobernuarekin, baita bisatu humanitarioen bidea modu adostu eta koordinatu batean bultzatzea ere, instituzio eta erakunde sozial desberdinen artean.

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA