Oporrak Bakean "Bueltan" harrera-familien bila martxoaren 31 arte

Cita previa
Más información

Ayuntamiento de Tolosa
19/05/2017 | Servicios Sociales y Salud

 

  • 10 eta 12 urte bitarteko saharar neska-mutilekin udako bi hilabeteak igarotzeko harrera familiak lortzeko deialdia egin dute Tolosaldeako Udalek eta Tolosaldea Sahararekin elkarteak. Martxoaren 31a bitarte egongo da aukera

Oporrak bakean programak, sortu zeneko helburu berberak mantentzen ditu: saharar haurren elikadura egokia eta osasuna. Bi hilabeteko egonaldian haurrek irabazten dute.

10 eta 12 urte bitarteko saharar neska-mutilekin udako bi hilabeteak igarotzeko harrera familien bila dabiltza Tolosaldeko Udalak eta Tolosaldea Sahararekin elkartea, eta familia bakoitzaren egoerara eta aukeretara egokitzen direla adierazi dute, “malgutasunez”. Beharrezkoa den gauza bakarra, harrera familia izateko nahia izatea da, Udaletxeek haurren bidaiako gastuei aurre egiten baitite.

Informazio gehiago eskuratzeko, edozein zalantza argitzeko edo aukera ezberdinak antolatzeko informazio puntu bat jarriko da martxoaren 24an Tolosako kultur etxean 18:30etatik 20:00etara. Bestalde, Tolosaldea Sahararekin elkartearekin [645.710.789 ( Ana ) eta 696.014.786 ( Eli )] eta Udal ezberdinekin harremanetan jarri daiteke interesatua dagoen oro. Martxoaren 31 arte dago aukera.

 

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA