Tolosaldeak, beste 4 eskualderekin, energia berriztagarrien erabilera sustatzeko hitzarmena sinatu du Aldundiarekin

Cita previa
Más información

Ayuntamiento de Tolosa
19/05/2017 | Medio Ambiente y Transición Energética

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen sailak energia-planak sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu du Tolosaldea, Debabarrena, Oarsoaldea, Urola Erdia eta Urola Garaia eskualdeekin —eskualde horietako garapen-agentzien bidez (Debegesa, Oarsoaldea, Tolosaldea Garatzen, Iraurgi Lantzen eta Uggasa)—. Eskualde horietan energia-planak sustatzeko lankidetza-hitzarmenari esker, eskualde horietako bakoitzak 50.000 euroko ekarpen ekonomikoa jasoko du.

Prentsaurrekoan izan dira: Olatz Peon, Tolosako alkatea eta Tolosaldea Garatzeneko Presidentea; Javier Zubizarreta, Azkoitiko alkatea eta Urola Erdiko Iraurgi Lantzeneko Presidentea; Fernando Nebreda, Oarsoaldeako Zuzendari-gerentea; Juan Ángel Balbás, Debabarrenako Debegesa Elkarteko Zuzendari-Gerentea eta Koldobike Olabide, Legazpiko alkatea eta Uggasako Presidentea.

Aldundia tokiko eta eskualdeko erakundeekin batera lan egiten ari dela energiaren arloko estrategia bateratua sustatzeko, populazioaren eta herritarren ikuspuntutik. Helburua da mendetasun eta pobrezia energetikoa murriztea eta energia-eredu iraunkorrerako trantsizioari hasiera ematea. “Plan horiek, beraz, estrategikoak dira energia iraunkorraren eta pobrezia energetikoaren prebentziorako foru-estrategiaren garapenean” adierazi du.

Elkarlan horri esker, eskualdeetako ekonomia-garatzeko agentzien bultzadari eta koordinazioari esker, eta udalen, landa-garapeneko agentzien eta zenbait elkarteren lankidetzari esker, une honetan Gipuzkoako bost eskualdek —guztira 48 udalerrik— prest dituzte jada energiaren alorreko haien ekintza-planak. Hartara, herritarren artean nagusi den energiaren gero eta prezio handiagoaren ondoriozko kezkari erantzun nahi diote, baita energia berriztagarriak garatzeko eta mendetasun energetikoa murrizteko interes handiari ere.

Planek mendetasun eta pobrezia energetikoa murrizteko ekintza-planen katalogo aberatsa jaso dute, eta herritarrekin lotura estua duten ekimenak bildu dituzte. Ekintza-plan horietan ingurumen-alderdia tokiko ekonomiaren dinamizazioarekin eta behar sozialekin uztartzen da, betiere eskualde horiek energiaren alorrean efiziente bihurtzeko.

Joan den urtean, hiru jardun-esparrutan, batik bat, oinarritu ziren garapen-agentziek egindako ekintzak:

  • Sentsibilizazioa, prestakuntza eta komunikazioa herritarrentzat, oro har, eta beste kolektibo batzuentzat, zehazki (etxeak, enpresak eta saltokiak).

  • Pobrezia energetikoa: diagnostikoa eta neurri zuzentzaile txikiak.

  • Energia-efizientziaren sustapena sektore publikoan (udal-dependentzietan eta argiteria publikoan), lehen sektorean (nekazaritza-ustialekuetan), hirugarren sektorean (saltokietan eta turismo-establezimenduetan) eta industria txikietan.

Aldundiak diruz lagunduko ditu eskualdeetan energia berriztagarrien erabilera sustatzea eta energia-aurrezpena eta -efizientzia sustatzea helburu duten azterketak eta planak. Zehazki, diruz lagunduko ditu: eraikin publikoetan energia-efizientzia hobetzeko azterketak eta planak; energia berriztagarrietan oinarritutako energia-produkzioko instalazioak ezartzeko azterketak eta planak; energia berriztagarriekin elikatzen diren barrutiko bero-sareak eta elektrizitate sareak ezartzeko azterketak eta planak; eta eskualdeek garatu nahi dituzten pobrezia energetikoa murrizteko (zuzentzeko eta prebenitzeko) azterketak eta planak.

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA